Urtarrilaren 27an 4. mailako umeak Donostiako Musika Eskolan izan ginen, “Musikortxea Jatetxea” entzunaldi aktiboan.
Sartu bezain laster, sukaldaritza lehiaketa musikala zegoela azaldu ziguten. “Urrezko kortxea” zen txapeldunarentzat sari bikaina.
Sekulako plater zoragarrien prestakuntzaren lekuko izan ginen: “Spagetti al ostinato”, “Brotxeta kanon erara”, “Sandwich musikala”, “Rondó” eta abar luze bat.
Zenbait jolas musikaletan parte hartu genuen, eta pozez kantari aritu ere bai.
Bukatzeko, beraien blogaren berri eman ziguten: entzunaldiaktiboak.blogspot.com.es.
Animatu gaituzte ikustera!
Bai goiz ederra pasa genuela kontzertu hauetan!!!
HURA BAI MARTXA!!!!!!
http://entzunaldiaktiboak.blogspot.com.es/