Ekainaren 7 eta 8an, LHko 2. mailako neskek eta mutilek, Aiako Harri mendi ederraren azpian dagoen Arritxulo aterpetxean, esperientzi ahaztezina bizi ahal izan zuten. Aurreko eguneko urduriak eta beldurrak, azken hauek gurasoen aldetik batez ere, desagertu egin ziren autobusean sartu bezain pronto. Gurasoei azken muxuak autobuseko leihotik eta martxa.
Iritsi ginenean dena suertatu zen liluragarria. Logelen antolaketarekin hasi ginen,nor goian nor behean… Inguruari bistadizo azkar bat bota genion, eta hasi ziren bi egunetan zehar, ia etenik izan ez zituzten jarduerak .Altxorraren bilarekin,mendia eta basoa ezagutzeko aukera izan genuen. Herrikirola, eskalada, oreka jokoak basoan… eta beste gauza askorekin ere gozatu genuen. Eguraldia ezin hobea izan genuen eta beroa sahiesteko modurik onena ere bai ; ur freskoa botatzen zuen mahuka! Aipatu beharra dago begiraleek egin zuten lan polita eta sukaldariak prestatu zizkigun bazkari goxoak. Esan dugun bezala, oso esperientzi polita eta ahaztezina.