Otsailaren hasiera honetan, 1º DBHko ikasleak, Gorputz Hezkuntzako Arloan, Etxadiko Polikiroldegira joan dira Uretako Jarduerak egitera. Gertuko dugun igerileko munizipala aprobetxatuz, ura eta jolasa protagonistak izan direlarik, igeriketa, apnea, bikoteka nahiz taldekako jolasak, surfa eta sorospenari zuzenduriko ariketak eginez, gure auzoak ematen dituen osasun aukerak aktiboki eta lagunen artean bizitzea izan da bi saio hauen xedea.