Aurten ere, gure ikasleei udan euskeraz liburu bat irakurtzea gomendatu genien.
Hala, 4. mailakoek Iñaki Zubeldia jaunaren “Eskola Sorgindua” irakurri zuten.
Ikasgelan horri buruzko zenbait lan egin ondoren, joan den irailaren 26an Iñaki Zubeldia gure lagunaren bisita jaso genuen Areto Nagusian.
Hasteko “Eskola Sorgindua” ri buruz hitz egin zuen: inspirazioa, pertsonaiak eta abar luze bat.
Gero, bere proiektuen berri eman zigun eta ikasleen galdera ugari erantzun zituen.
Ondoren, bere gaztetako bizipenak kontatu zizkigun, zientziarako oso interesgarriak direnak...Arrikrutz izeneko kobazuloan . Hura bai esperientzia!!! Baina xehetasun horietan ez gara orain sartuko, sekretu guztiak ez baititugu kontatuko…
Gero, bideo interesgarri batean espeleologo talde bat ikusi genuen Arrikrutz kobazuloa arakatzen.Umeak txundituta ikusi eta entzun zituzten estalaktita, estalagmita, baita ESTALAKTITA ESZENTRIKOEI buruzko azalpenak ere. HAIN DIRA HARRIGARRIAK!!!
Bukatzeko, Iñakik ikasleen liburuak sinatu zituen eta MILA ESKER ETA HURRENGO ARTE !!! esanez, agurtu genuen Iñaki Zubeldia, gure lagun handia.
HAU BAI GIZON INTERESGARRIA!!!!