“Psikiatriko bateko ametsak”
Atzo, azaroaren 26an, Euskararen eguna dela eta, eskolako autobusez Antzoki Zaharrera joan ginen Batxiler 1. eta 2. mailako ikasleok.
“Psikiatriko bateko ametsak” antzezlanak lau gaixoren egunerokotasuna azaltzen du. Bat piromanoa, beste bat paranoikoa, hirugarren bat esquizofrenikoa eta azkenik, haurtzaroko trauma baten ondorioz ingresatua zegoena.
Orokorrean lana gustatu zitzaigun, eta ondo ulertu genuenez farre algararen bat ere izan zen nahiz eta arazotxo bat izan.
Antzezlana hasi aurretik aktoreetako batek azaldu zigun taldeko kide bat ingresaturik zegoenez hari zegozkion zatiak bideoz grabatuta ikusiko genituela. Horrek zailtasun nabarmen suposatu zuen soinua ez zelako oso ona.
Dena den, puntuazioren bat eman behar izango bagenio 7,5 jarriko genioke.
Nerea Arruabarrena
Anne Idígoras.