fbpx

PASCH Ingurumena Emakunde


“Astrabuduako eskolan Estibalitz izeneko neska bat lo geratu da komunean. Denak etxera joan dira eta eskolatik kea ateratzen da. Sutan ote dago?” Horrela hasten da udako liburuaren laburpena.

Urriaren 20an, Deutsche Schule-ko 4. mailakook Iñaki Zubeldiaren bisita izan dugu. Udan “Eskola sorgindua” liburua irakurri genuen, eta idazlea liburuaz hitz egitera eta sinatzera etorri da.

Iñaki oso jatorra eta atsegina izan da. Hirurogeita hamar urte ditu eta Ikaztegietan jaio zen. Areto nagusian sartu eta denok agurtu ondoren, klasean prestatutako galderak egin dizkiogu. Iñaki oso hurbilekoa izan da gurekin, eta arazorik gabe erantzun digu.

        Amaitzek o, Oñatiko kobazuloetan lehen pertsonan eta zuzen-zuzenean bizi izandako abentura handi baten berri eman digu idazleak Deutsche Schule-ko neska-mutiloi: Paleolito garaiko lehoi baten hezurdura nola topatu zuten!

 Kontakizunak aho bete hortz utzi gaitu eta ia konturatu gabe bi ordu pasa ditugu elkarrekin.

 

Primeran pasa dugu, mila esker, Iñaki!!!

4. mailako ikasleak

2015-10-20-10-43-13

2015-10-20-09-48-17

2015-10-20-09-58-38

2015-10-20-10-14-06

2015-10-20-10-15-55

2015-10-20-10-36-43

2015-10-20-10-37-10