Abenduak 15, ostiralean, lehenengo mailako ikasle eta irakasleok Mungiara joan ginen Olentzeroren etxea ezagutzeko asmoz. Baserri batean bizi da Landetxo Goikoa izenekoa eta ate gainean eguzkilore bat du jarrita espiritu gaiztoak uxatzeko.
Berarekin bizi diren pertsonaia mitologiko batzuk aurkeztu zizkiguten, besteak beste, Erreka Mari, Basajaun, Sugar, Sorgina…
Eta azkenik, Olentzero ezagutu genuen, hau poza! Bere etxea egurrezkoa zen eta opariz betea zegoen. Eskolan idatzitako eskutitzak eman genizkion eta berak musu handia handia eman zigun. Laster gure etxera etorriko da opariak banatzeko.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!