Oporretan asko gozatu ondoren, berriz ere elkarrekin gaude eskolan!
Ongietorria emateko 4. mailakoek euskarako lanorduetan elkarri postal bat idatzi diogu.
Horretarako, kartulina batean aldizkari bateko argazki bat itsatsi eta eskulanezko postal bat egin dugu.
Gero, zozketa bidez gelako ikaskide bati idatzi diogu, oporretako berriak emanez.
Banatu arte ezin izan dugu jakin gure “ikusezin- lagunaren “ izena!. Poz pozik irakurri dugu bakoitzak berea, baita eskertu ere!
Hori eta gero, pasiloa alaitzeko eta gure lanaren berri besteei emateko, txintxilikatu ditugu.
Lana bukatu ondoren, gure munduan zenbat txoko zoragarri dauden komentatu dugu, nora joango ginateken….Eta gehienbat, zein ederki gauden berriz ere lagunen artean!!!
Izan dezazuela zuek ere ikasturte zoriontsu bat!!!