fbpx

PASCH Ingurumena Emakunde


Estatutuetako 2. artikukuan ageri den bezala, DEUTSCHE SCHULE SAN ALBERTO MAGNO S Coop., elkarrekiko tolerantzia primtzipioan oinarritzen den kooperatiba da, helburu irabazizko eta politikorik gabekoa.

Zehazki, 2.2 artikuluak hau dio:

“Kooperatibak objektu social hau izango du:

a)“Deutsche Schule San Alberto Magno” egungo Hezkuntza sistemako erregimen orokorreko ikastetxearen garapen eta mantenua. Zehazki, ikasketa az unibertsitarioen maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitate ezberdinetan irakaskuntza-ekintzen garapenak osatzen du objetu soziala. Eskolaz kanpoko ekintzak ere egin ahalko ditu, baita osagarri diren eskola-zerbitzuak eskaini ere; irakaskuntza-ekintzak laguntzen dituzten horiek.

b)“Deutsche Schole San Alberto Magno” eskolaren bitartez eta bai eskola, bai eskolaz kanpoko ekintzen bitartez,  Espainia eta Alemaniaren arteko giza eta kultur erlazioen sustapena. Ikastetxe honek ikasleei alemaniar cultura, hizkuntza eta zibilizazioak ezagutzera emango dizkie; bi herrialdeetako hezkuntza aginteen antzeko proposamenak izateko; beti ere, hezkuntzari dagokion egungo arautegia kontuan hartuz.

Kooperatiba elkartea ordezkatu eta kudeatzea dagokion administrazio organu kolegiatua Erretore Kontseilua da. Kooperatibaren Estatutuetako 36.2 artikuluan bildurik daude bere konpetentziak.

DEUTSCHE SCHULE SAN ALBERTO MAGNO ESTATUTUAK (gaztelera)


Erretore Kontseiluaren osaketa:

Asanbladan aukeratutako bazkideen arteko 8 kidek osatuta dago 4 urteko denboraldirako: Lehendakaria, lehendakariordea, idazkaria, kontularia eta lau batzordekide; bi urtetik behin kontseiluaren erdia aldatuko da. Gaur egun honako hauek osatzen dute:

 

Lehendakaria: Cecilia De Acha Gonzalez

Lehendakariordea: Manuel Fernando Cánovas Sánchez

Idazkaria: Andrea Lorca Dentici

Kontularia: Katja Alexandra Schnell

Batzordekidea: Nerea Albéniz Ancisar

Batzordekidea: Luis Matey Muñoz

Batzordekidea: Román Santos Ciriquiain

Batzordekidea: Jon Alberdi Echeverria

 

Hautagaitza aurkeztu nahi duten bazkideek eskaera idatziz aurkeztu beharko diote Kontseilu Errektorearen lehendakariari, horretarako deituriko Asanblada orokorra baino bost egunlehenago gutxienez.

Kontseilu Errektoreak zuzendaria lagundu eta elkarlanean arituko da bere lanetan.Eskolaren titulartasunaren erabaki eta jarraibideak zuzendariak adieraziko dizkie langileei.

Gutxienez hiruhilabetean behin elkartzen da (praktikan hilabetero izaren da) Alemaniak ohorezko kontsula eta Eskolako zuzendaria bertan direla eta, gonbidatu bezala, Zuzendaritza Pedagogikoa, Alemaniar Zuzendaritza eta Administrazio Zuzendaritza. Era berean, Kontseiluko bileretan Guraso Batzordeko zuzendaria (ala ordezkari bat) bertaratzen da hitza baduena, vaina botorik ez.

Erretore Kontseiluaren lana batzordeetan antolatzen da:

  • Alemaniako ordezkaritza
  • Eskola Kontseilua
  • Eraikina / Lanak
  • Langileak eta finantzak
  • Kalitatea eta hizkuntzak
  • NTIC
  • Komunikabideak (Web-orria / Marketing-a / Alumni / Sare sozialak)
  • Zerbitzuak

Erretore Kontseiluari dagokio ikastetxearen kudeaketa ekonomikoa, ikuskatutako kontuak, Ohiko Batzar Orokorreko bazkideek onartzeko aurkezten dira.