Deutsche Schule kulturaren zabaltzaile da, hala sinistuta gaude gu, eta, horrenbestez, Alemaniako kultura oparoa hurbildu nahi diegu, nola eskolan dabiltzan denei hala donostiarrei ere.
Kulturaren eremu zabal horretatik, aukera anitza eskaintzen dugu: antzerkia, zinea, musika, filosofia, kirola eta elkartrukeak. Alemaniarekin ez ezik, Europarekin ere sarea josten dugu. Aditu aparten hitzaldiak ematen ditugu, bertako elkarteekin jarduten gara, Alemaniako erakundeekin eraikitako harremanak lantzen ditugu, kultur programa zabaltzeko ahaleginak egiten ditugu, bestelako ekintza sozialetan parte hartzen dugu…