Gernika
Gernikako udaletxearen aurrean museo bat dago, Pakearen Museoa. Han pakearen adibideak irakatsi zizkiguten. Gero, Gernikako bonbardaketaren istorioa kontatu ziguten. Bertan, Gernikako istorioa irakasteko gela berezi batean sartu ginen, non andre baten istorioa kontatu ziguten.
Baratzeko basoko “paseoa”
Lehenengo euritako kapak jarri genituen eta Baratzeko basoetara joan ginen. Hor, pinuak, haritzak, basurdeak, azeriak, orkatzak eta kaskabeltz handia bezalako hegaztiak zeuden. Animalia horiek ezin dira ikusi gutaz beldur direlako eta animalia bat ikusteko kaskabeltz handia aukeratu genuen. Grisa, beltza, horia eta zuria da. Kaskabeltz handia ikusteko, bizkotxo zati bat egurrezko kutxa batean ipini eta gu ezkutatu behar ginen. Baita haritzak eta igokariak ikusi genituen.
Aisia
Jolas orduan, futbolean jolasten ari ginenean, Muskiz eta Gasteizeko ikastolekin partekatzen genuen futbol zelaia.
AMPAk oparitutako jolasak Baratzera eraman genituen, haiekin gu eta beste ikastoletako umeak jolasten ginen.
Baratza
Lehenengo, Charlirekin joan ginen negutegira. Charly oso jatorra eta dibertigarria zen. Gero landareen zatiak ikasi genituen. Orduan landareak aztertu genituen.
Handik gutxira, atxurrarekin lurra landu genuen. Beranduago, letxugak landatu genituen. Azkenik, gure lanagatik, hark zoriondu gintuen.
Janaria
Jangelako janaria oso goxoa zegoen. Mahaia jartzeko arduradunak zeuden. Haiek platerak jaso eta jarri egiten zituzten. Txanda bakoitzean biei tokatzen zitzaien.
Baratzen egon ginenean, Klararen urtebetetzea izan zen. Bertan, zoriondu eta abestu genion. Kandelak jartzeko bizkotxo bat prestatu zuten.
Fdo: Telmo Santos (4ºEP B)