Abenduaren 3an Euskararen eguna delarik, urtero bezala, 3. , 4. , 5. eta 6. mailako ikasleek irteera bat egin dute.
Honetan, Donostiako Alde Zaharrean San Telmo museoak antolatutako “Kalejira 1813” -an parte hartu dugu.
Dakigunez, aurten Donostiako suntsiketaren 2. mendeurrena ospatu da eta gure ikasleek garai hartan garrantziatsuak izan ziren hiriaren txoko eta toki bereziak hobeto ezagutzeko aukera izan dute.
Helburua herriaren historia hobeto ezagutzea izan da eta dudarik gabe bete egin dugu, ekintza aproposa izan delako eta ordu atseginak konpartitu baititugu.