fbpx

PASCH Ingurumena Emakunde


Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Horren karira, zenbait ekintza eta ekitaldi antolatu genuen, eta maila guztietako ikasle zein irakasleek gogotsu parte hartu zuten.

Lehen Hezkuntzako txikienek, esate baterako, Olentzerori gutuna idatzi zioten eta ikastetxea dotore-dotore apaintzeaz arduratu ziren. 4. mailakoak San Telmo museora joan ziren eta argi eta garbi erakutsi ziguten artista trebeak direla, paperezko artelan txikiak egiteko tailer batean parte hartu baitzuten. Bestetik, 5. eta 6. mailakoek karaokea prestatu zuten, eta euskal abesti ezagunen erritmora kantan eta dantzan aritu ziren. Abeslari finak ditugu, baiki!

DBHko lehen mailetako ikasleek, berriz, itsasoarekin lotutako euskal kantak eta poesiak landu zituzten. Nagusixeagoak, DBHko 3. eta 4. mailak eta batxilergoa barne, Antzoki Zaharrera joan ziren eta Joseba Usabiagaren antzezlan garaikide batez gozatzeko aukera aparta izan zuten.

Eguna biribiltzeko, ikasle askok eta askok primeran pasa zuten errekreoan antolaturiko herri kirolei esker. Hori gutxi balitz, ikastetxearen sarrerako kartel koloretsuan euskarari buruzko ohar eta komentarioak idatzi zituzten, Kirkirren hitzei jarraiki.

Laburbilduz, denok elkarrekin egun ederra pasa eta konpromiso garrantzitsua hartu genuen: 365 egunez euskaraz gozatzea!

teatro día del euskera

20151203_110155

20151203_110102

2015-12-03 11.18.40

2015-12-03 10.28.33

2015-12-03 10.39.49

 DSCN0783 DSCN0781 DSCN0784 DSCN0691 DSCN0690