Ohitura denez, euskarazko irakurketa hobetzeko asmoz, udan 4. mailako ikasleek “ESKOLA SORGINDUA” irakurri zuten.
Urriaren 14an Iñaki Zubeldia, liburuaren idazlea, eskolan izan genuen bisitan.
Areto Nagusian bildu ginen txintxo-txintxo, benetako idazle batekin aurrez aurre egoteko ilusioz.
Gizon interesgarria benetan!
Lehenengo, gure galderei lasai-lasai erantzuna eman zien.
Ondoren, aho bete hortz geratu ginen gaztetan Arrikrutz izeneko kobazuloan (Oñati) gertatu zitzaizkion abenturak entzutean.
Historia aurreko LEHOI KABERNARIO baten eskeletoa aurkitu zuen bertan!!!
Hitza ematen dizuet benetan gartatu zela!!! Hauek bai abenturak!!!
Ekitaldiaren bukaeran, guztiok nahi izan genuen Iñakik gure liburuak sinatzea. Nola ez!!
AUPA IÑAKI ZUBELDIA!! AUPA LIBURUAK ETA ABENTURAK!!