Abenduaren 4an, Euskararen eguna ospatzeko aitzakiaz, Batxilergoko ikasleek “Ni ala zu” antzezlana ikusteko aukera izan zuten Lugaritzen. Gustura ikusi zuten antzezlan musikatua.
Joseba Usabiaga ero (ala ez?) dagoen protagonistak, Jon Bonnet abeslari ospetsua dela sinisten du, … Iñaki Santos psikiatra-musikari lanbide duen Iñigo da. Eroa sendatzen saiatuko da bere teklatuaren laguntzarekin. “Antzerki Sorkuntza” lehiaketaren 7. edizioko finalista izan zen antzezlana.