fbpx

PASCH Ingurumena Emakunde


visita a la granja Lacturale del alumnado de 2º EP del #DeutscheSchuleSAMUrrian bigarren mailako ikasle eta irakasleok Nafarrora joan ginen, Etxeberri izeneko herrira, esnea sortzeko prozesua ezagutzeko asmoz. Han Lacturale abeletxea bisitatu genuen. Hasieran hango arduradunak hainbat azalpen eman zigun esne-prozesuari buruz.

Geroxeago, behiak ikustera joan ginen. Lehehenengo txekorrak zeuden eta belarra eman genien jateko, bai dibertigarria! Aurrerantzean, behien esnea ateratzeko makina bat erakutsi ziguten. Felisa eta Vainilla izeneko behiak gerturatu ziren eta makinaren bidez esnea atera zioten. Oso prozesu kontrolatua eta azkarra.

Bisita bukatu baino lehen esnea oparitu ziguten etxera eramateko. Eta Lacturale bisitatu ondoren, parke batera joan ginen bazkaltzera eta jolastera.

Oso egun polita pasa genuen!