fbpx

PASCH Ingurumena Emakunde


el alumnado del colegio aleman observa las aves en el parque de Plaiaundi observando con catalejos las aves de Plaiaundi el alumnado del colegio aleman observa las aves en el parque de Plaiaundi

 

 

 

 

 

 

 

 

Gaur LHko 3. mailako ikasleok Natur Zientzian “Ekosistemak” lantzen ari garela eta, Txingudiko Plaiaundi Parke Ekologikora joan gara.

Hezegune hau, Europako legegintzaren araberako Natura 2000 Sarean Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE) eta kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu dute.

Ikusi dugunez, Txingudik habitat-multzo aberatsa gordetzen du, Bidasoa ibaiak eta itsasoak bat egitearen ondorioz.

Gune honek interes berezia du flora eta fauna kontserbatzeko. Txingudi lehen mailako babesleku bilakatzen da hegazti migratzaileentzat.

Hala, euskal kostaldeko hegazti-aniztasunik handiena du. Guztira 257 espezie aurkitu dira gune honetan.

el alumnado del colegio aleman observa las aves en su excursión al parque de Plaiaundi alumnado mirando las variedades de aves de Plaiaundi

 

 

 

 

 

 

 

 

Gure gaurko ibilbidean, behatokietan sartuta eta prismatikoak eskuetan, lertxunak, ubarroiak, anatidak, txantxangorriak eta abar luze bat ikusi ditugu.

Hamaiketakoa ondoren, Txingudiko Ekoetxean lanaren gogoeta egin dugu. Bukatzeko, bertan ”Aire nabigatzaileak” bideoa ikusi dugu.

Lastima etxera itzuli behar izatea, baina pozik joan gara naturaz gozatu ondoren.

Eta askotan pentsatu dugunez… gauza ederrak ikusteko ez da oso urrutira joan beharrik!!!!