Jorge Ugarte, beldurrezko ipuinen lehiaketaren irabazlea izan da

Jorge Ugarte, DBH 3.A-ko ikaslea, gure eskolan antolatutako beldurrezko ipuinen lehiaketaren irabazlea izan da.

Zorionak, Jorge, benetan izugarria da!

Euskara arduradunak, Idoia Kortak, eta zuzendariak, Juan Martorellek, irabazlea zela jakinarazi eta saria eman zioten.

Erdi irekita dagoen atea

Mariana bakarrik bizi zen. Gauero, lo egin aurretik, ate guztiak ixten zituen.

Goizalde batean, susmo txarrez esnatu zen. Korridorera begiratzean, armairuko atea erdi irekita zegoela ohartu zen. „Ahaztu egin behar nuen“, pentsatu zuen, baina seguru zegoen itxi egin zuela.

Zutik jarri zen, dardarka, eta berriro itxi zuen. Ohera itzultzean, zerbait arraroa sentitu zuen maindireen azpian. Manta astiro jaso eta letra okerrez idatzitako ohar bat ikusi zuen:

„Nik ere gorroto dut atea zabalik uztea. „

Marianak sentitu zuen airea astun bihurtzen ari zela. Burua armairurantz jiratu zuen, berriro erdi irekita zegoela. Kirrinka leun batek hautsi zuen isiltasuna, eta atzetik xuxurla bat:

„Nik ere gorroto dut zabalik uztea. „

Erreakzionatu ahal izan baino lehen, argia itzali egin zen. Begi distiratsu batzuk eta irribarre oker bat agertu ziren ilunpetatik. Garrasia eztarrian harrapatuta geratu zitzaion, eta dena isildu zen.

Hurrengo goizean, bulegoa hutsik zegoen. Armairuko atea itxita zegoen, baina norbaitek arretaz entzuten bazuen, xuxurla txiki bat entzun zezakeen zain.

Nach oben scrollen
Datenschutz-Übersicht

Diese Website verwendet Cookies, damit wir dir die bestmögliche Benutzererfahrung bieten können. Cookie-Informationen werden in deinem Browser gespeichert und führen Funktionen aus, wie das Wiedererkennen von dir, wenn du auf unsere Website zurückkehrst, und hilft unserem Team zu verstehen, welche Abschnitte der Website für dich am interessantesten und nützlichsten sind.