Urriaren 17an LHko 3. mailako ikasleak Alde Zaharreko Antzoki Zaharrean “Ballerina” filmea ikustera joan ziren.
Tinko Euskara Elkarteak antolatutako animaziozko zinema honetan, Felicia izeneko neskatila umezurtz baten istorioa kontatu ziguten. Neska ausart honen ametsa dantzari bilakatzea zen.
Victor, bere lagun minaren laguntzarekin abentura zirraragarriak biziko ditu Paris magikoan.
90 minutuko filme hau oso egokia iruditu zitzaigun gure neska-mutilentzat eta denbora zistu bizian pasa zen. Bertan, pertsonaien emozioak ezagutu genituen: Beldurra, sorpresa, poztasuna, haserrea, nazka, tristura… Eta hoberena… Feliciak biziki sentitzen zuen leloa…
EZ UTZI ALDE BATERA ZURE AMETSAK!!!