Deutsche Schule eskolaren prestakuntza-programak Haur-Hezkuntzako 4 urte hartzen ditu, derrigorrezko hezkuntzako maila guztiak (Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza), eta derrigorrezko hezkuntzaren ondorengo bi urteak (batxilergoa). Hala, 2 urte eta 18 urte bitartekoen hezkuntzaz arduratzen gara, ume-umetatik neska-mutil diren arte, 16 ikasturtetan.
Kindergarten
Urrats honetan, Kindergarteneko kurtsoetako curriculumaren diseinuaren egiturak, dagoeneko, eleaniztasuna erabiltzen du landu beharreko ikasketa-arloan lantzeko. Bi urteko bi gelaz osatutako hasierako zikloa dauka, eta hiru, lau eta bost urteko umeen 6 gelaz osatutako goi-zikloa.
Lehen Hezkuntza
Irakaskuntza eguneratua ematen dugu lehen hezkuntzako ikasturte guztietan. Gaitasun teknikoak, zeharkakoak, gizarterako beharko dituztenak eta norbera garatzekoak eskuratzen dituzte gure ikasleek aurreneko urteotan, eta dena hainbat hizkuntzatan; halaxe dago jasota hizkuntza-planean eta ikasturte bakoitzeko ordu-antolaketan.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Lehen hezkuntzako ikasketak bukatzen dituzten ikasleentzat legeak betearazten duen oinarrizko eta derrigorrezko hezkuntza da DBHko urratsa. Lau ikasturte dira. Nahiz DBH egiteko adin-tartea, gehientsuenetan, 12-16 urte bitartekoa izan; halere, behar izanez gero, beste urtebete gehiago egin daiteke ziklo bakoitzean, eta 18 urte dituztela bukatu derrigorrezko bigarren hezkuntza.
Ikasgai guztiak gainditu ondoren, Bigarren Hezkuntzako Gradua eskuratzen dute ikasleek, eta orduan has daitezke batxilergoan edo erdi-mailako prestakuntzako zikloetan.
Batxilergoa
Derrigorrezko hezkuntzaren ondorengoa denez, aukerakoa da. Batxilergoa egin ahal izateko, ezinbestekoa da aurrez Bigarren Hezkuntzako Gradua eskuratuta izatea. Urrats honek bi ikasturte ditu; gehienetan, 17-18 urte dituztela bukatzen dute ikasleek batxilergoa.
Gaur egun zientzia arloa eta humanitate eta gizarte – zientzia arloak eskaintzen dira gure ikastetxean.
Urteok amaitzean, batxilergo titulua eskuratzen da, unibertsitatera eta goi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko beharrezkoa.