Gaur egungo hezkuntzaren kontzeptuak hainbat ekintza biltzen ditu, eta, aldi berean, ekintza horietatik elikatzen da, eskolako urrats guztietan. Denetariko ekintza horiei esker, gure ikasleek prestakuntza ondo taxutua lortzen dute, beren inguruan eta orainean ezin hobe kokatzen laguntzen diena, etorkizun oparoa jarriz beren esku, bai lanerako eta bai berekiko.
Kindergarten
Gure eskolako neska-mutil txikienak Kindergartenera joaten dira; bertan, beraien nortasuna nahiz inguruko gizartekoaren nortasuna ezagutzen dute, bertako kultura identifikatzen hasten dira, eta bertan murgiltzen laguntzen diegu guk.
Laternen desfilea, Adventssingen, Nikolausen bisita, Santo Tomaseko azoka, Donostiako danborrada, Santa Ageda bezperako koplak, inhauteriak, edo Pazko garaiko Osterhase untxiaren bisita… guztiak ezagutzen eta ospatzen dituzte umeek gurekin.
Gizalegea ikasbide proiektua ere badaukagu, jendarteko harremanez jabetzen has daitezen.
Txangoak ere neska-mutilak ondo irakasteko bide egokia dira guretzat; ingurua, natura, errespetatzen eta zaintzen ikasten baitute.
Lehen Hezkuntza
Lehen Hezkuntzan hainbat eskola-ekintza dauzkagu, era askotakoak, bai gelan bertan bai gelatik kanpo egiteko; eskolaren nortasun-adierazgarrietan oinarrituta egoten dira beti, eta ikasleek ekintza hauetan interesa izan dezaten eta parte har dezaten saiatzen gara gu.
Lehen Hezkuntzako ikasleentzako kukurutxoak, Laternen desfilea, Adventssingen, Nikolaus, Weihnachtsmarkt (Gabonetako merkatua), Santo Tomaseko azoka, Donostiako danborrada, Santa Ageda koplak, inauteriak, auster garaiako Osterhase arbia…horiek guztiak ospatzen ditugu umeekin.
Gainera, lehiaketa eta bestelako ekintza askotan ere ibiltzen gara, gure eskolan bertan nahiz kanpoan: aurrez gelan landutako liburuen egileekin antolatutako literatura-foroak, kontzertu pedagogikoak, ingurumenari lotutako kanpainak, kulturaren arratsak, Jugend Musiziert, bakearen eta giza eskubideen aldeko ipuinak eta pintura, janaria biltzeko kanpainak, musikaren eguna, Sportfest, proiektuen egunak, lumaz idazteko lehiaketa, “idazketaren Artea“, zuhaitzaren eguna, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien eguna, UNICEFen lasterketa solidarioa, Gustuaren Eguna, Agenda 21aren foroak, “Flauta magikoa” opera alemanez eta ikasturte amaierako festa, besteak beste.
Irteerak eta txangoak ikasleen hezkuntzaren parte dira. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek urtean bi egiten dituzte, bat udazkenean eta beste bat udaberrian; 3., 4. eta 5. mailakoek, berriz, hiru eguneko egonaldiak dituzte baserri-eskoletan (Askizu, Baratze eta Haritz Berri). Txangoak eta irteerak eginez, elkarbizitza eta talde-lana bultza nahi ditugu; jarrera kritikoa sorrarazi; naturarekiko errespetua erein, ondo zaintzen lagunduz, eta ingurua eta baserri giroa aztertu eta ikasiarazi, hainbat lan-ildoren bitartez: produktiboak, artisautzakoak, zientifikoak eta abar.
Gainera, lehen hezkuntzako ikasketei amaiera ezin hobea emateko, 6. mailako ikasleek lehenengo truke-bidaia egiten dute Alemaniara (Hürth), hamar egunez.
Hara joatea izugarri erakusgarria da gure ikasleentzat; hizkuntzaren aldetik, aukera paregabea daukatelako ordurarte eskolan ikasitakoa bere jatorriko inguruan erabiltzeko, eta gauza gehiago ikasteko; eta, norberaren nortasuna aldetik, izaera garatzeko esperientzia hartzen dutelako. Komunikaziorako hizkera alemana denez, txiki-txikitatik eskolan irakatsitako kulturak eta hizkuntzak sekulako indarra hartzen dute.
DBH eta BATXILERGOA.
DBHko gure ikasleek eskolako ekintza ugari eta era askotakoak egiten dituzte, bai eskolan bertan bai eskolatik kanpo ere. Batzuetan, eskola-ordu batekoak izaten dira, beste batzuetan, ordea, goiz-bueltak, egun pasak edo, DBHko 3. mailaren kasuan, bi asteko bisitak ere bai. Horrez gain, Batxilergoan Alemaniako hegoaldera bidaia kulturala egiten dute gure ikasleek.
Helburua, jakina, ikasleei beste era bateko elkarbizitza erakustea da, gelakoaz apartekoa, gelan ikasitakoa testuinguru ezberdinean esperimentatu dezaten, inguruarekin bat eginda.
Askotan egiten ditugun ekintzak aipatzekotan, hauexek: gelan aurrez landutako liburuak egileekin batera aztertzeko literatura-foroak, antzerki-saioak ikustea, eskolako kultura- eta jolas-ekintzak, adibidez, kulturako arratsak, kirol-eguna edo Sportfest, proiektuen egunak eta eskolako festa, musikaren eguna, eta hainbat lehiaketa, adibidez, Jugend Forscht (zientziak), Jugend Musiziert (musika), ESME (enpresak sortzea) eta Zipristin (literatura).
Osasunerako tailerrak antolatzen ditugu (alkoholaz eta bestelako drogetaz, sexualitateaz, sexu-bidezko gaixotasunen prebentzioaz eta beste kontu batzuez jarduteko); orientazio-probak, zentroko psikologia-kabinetearekin batera, eta lanbiderako eta unibertsitateko ikasketetarako orientazio-hitzaldiak eta -bisitak (ASET, IEB, EBP, Nafarroako Unibertsitatea eta Deustoko Unibertsitatea).
Bereziki nabarmendu behar ditugu gure ikasleek egiten dituzten alemaneko diploma bi: (Deutsches Sprachdiplom I (B1 maila) eta II (C1 maila), Alemaniako unibertsitateetan sartzeko giltza baitira.