Hauxe da gure helburua ikasleak prestatzeko eta hezteko:
Umeekin dabilen edonork badaki kanpotik jasotzen duen estimulu bakar bat ere ez dela erreakziorik gabe geratzen . (J.W. von Goethe)
Hara hor eskolaren garrantzia!
Izan ere, ikasteko leku hutsa baino askoz gehiago da eskola. Bizitzeko eta norbera izaten hasteko lekua ere bada. Eskolan egotea elkarrekin egotea da, besteekin batera egotea. Donostiako Deutsche Schule San Alberto Magno eskolan pedagogia modernoa eskaini nahi diegu bai gure neska-mutilei, bai gurasoei ere.
Gure kasuan, duela urte askotatik hona egun osoko jarduneko eskola izateak, batez ere, izugarrizko eragina dauka gure ikasleen hezkuntzan. Gure helburua ez da edukiak transmititze hutsa, horrez gain, jendartean eta nor bere buruarekin moldatzen asmatzeko gaitasunak ere irakatsi nahi ditugu. Buruaski izateko hezkuntza ematen dugu guk, ikasleek arduratsu izaten ikas dezaten eta arazoak elkarrekin konpontzen ikas dezaten.
Horretarako beti mugimenduan egon behar dugu, gizartearen garapenari ondo erantzuten asmatu behar dugu. Eta horrexegatik erabaki genuen duela urte batzuk, 2003/2004 ikasturtean, etengabeko hobekuntza (Schulentwicklung) hartzea gure eguneroko lanerako tresnatzat.
Bai Alemanian eta bai hemen, adorez egiten diegu aurre erronka berriei, eta aldiro-aldiro ebaluaziorako prest jartzen dugu gure burua, gure ikasleei etorkizunerako aukera onenak eman nahian.
Beren eskolako bidea amaitzerako, Europan nahiz hemen bertan, Euskal Autonomia Erkidegoan, arrakasta izateko beharrezko diren hizkuntza-gaitasuna eta kulturekiko hurbiltasuna izan dezatela lortu behar dugu, beren lekua izan dezaten gizartean.
Arreta handia jartzen dugu gure ikasleak banan-banan hartzen, bakoitza berezia denez, bakoitzaren izaera indartzen eta eman dezakeen onena eman dezan. Lanari eta ikasketei aldarte onez ekin behar zaiela sinistuta gaude, garaipenerako bidean lana franko egin behar delako.
Hiru lelo dauzkagu lanerako:
Bei der Erziehung muß man etwas aus dem Menschen herausbringen und nicht in ihn hinein.
En la educación se trata de extraer algo de la persona, no de introducírselo.
Heziketan, pertsonarengandik zerbait ateratzea da gakoa, ez zerbait sartzea.
Friedrich Fröbel (1782-1852) pedagogo alemana, lehenengo Kindergarteneko sortzailea.
Pentsatzen irakatsi behar da, ez pentsatutakoa irakatsi.
Man soll Denken lehren, nicht Gedachtes.
Debe enseñarse a pensar, no enseñar lo ya pensado.
Cornelius Gurlitt (1850-1938), arte historialari alemana.
Todo hombre esta predestinado a tener éxito, y la educación permite lograr ese éxito.
Jeder Mensch ist für den Erfolg prädestiniert, und die Erziehung ermöglicht diesen Erfolg.
Gizaki ororen baitan dago arrakasta izatea eta heziketak bideratzen du arrakasta hori.
Ezezaguna