Etengabeko hobekuntzaren kultura (Schulentwicklung) geureganatu genuenetik 2003 / 2004 urteetan, Deutsche Schule-n hutsik egin gabe zaindu eta landu dugu gure Leitbilda (misioa, ikuspena eta baloreak), baita gaur egun ere, hori delakoan modurik onena gure inguruan ondo moldatzeko eta etengabe aldatzen den mundu honekiko behar bezala erreakzionatzeko.
Gure Leitbild-ak adierazten baitu beste ezerk baino hobeto zer garen gu, Deutsche Schule, zer garen eskola alemana eta euskalduna izanda aldi berean; gure eskolaren zutabe bikoitz horrek konpromiso eta helburu zehatzak bete beharra agintzen digulako ezinbestean.
Leitbild-a ardatza dugu eskolan gabiltzan denok; indarra eta motibazioa ematen digu eguneroko lanean.
MISIOA
Deutsche Schule San Alberto Magno Alemaniako Kanpo Gaietako Ministerioak onetsitako hezkuntza-zentroa da, Eusko Jaurlaritzarekin itundua. Gure eredua eleanitza da, Alemaniako hizkuntzan eta kulturan oinarritua, eta hezkuntza bikaina eskaintzen dugu ikasleak ahal den gehien garatzeko bai norberarentzako, lanerako nahiz gizarterako.
IKUSKERA
Deutsche Schule San Alberto Magno eskolak orain arte irakaskuntzan eskaini izan duen kalitate bikaina ematen jarraitu nahi du aurrerantzean; ikasle bakoitzaren gaitasunak maximora garatu, ikasketa-prozesuan beraiek ere ardura hartzen erakutsiz; mundu global honetan erabateko arrakasta (lanean nahiz bizitzan) izateko baliagarri izango zaizkien gaitasunak garatzeko eta alemana ikasteko erreferentziazko zentroa izan, orain arte bezala.
GIZALEGEZKO IKASGAIAK
Ikasketa akademikoak ez ezik, norbera garatzeko lana ere egiten dugu gure eskolan; hala, errespetua, besteekiko kezka, elkartasuna, adeitasuna eta bestelako kulturekiko jarrera irekia ezinbesteko ikasgaiak dira gurean. Jakina, ingurumenarekiko maitasuna ere gure eskolaren kulturaren oinarrietako bat denez, Agenda 21 proiektuan parte hartuz, ingurumena gogoan hartuta egiten dugu gure eguneroko lana, eskola-komunitateko den-denek horretarako konpromisoa hartu baitute. Eta lan egiteko era horren sari, Eskola Jasangarri ziurtagiria jaso du ikastetxeak. Horrez gain, hezkuntzaren berdintasunari ere garrantzi handia ematen diogu, emakume nahiz gizonek aukera berdinak izan ditzaten arlo guztietan, eta Berdintasun Plan integrala ezarri dugu eskolan helburu hori betetzeko.