Deutsche Schule San Alberto Magno eskola alemanaren egitura hainbat organok osatzen dute, denak ere eskolaren jarduerak ahalik eta ondoen garatzeko helburuz.
Deutsche Schule San Alberto Magno S. Coop. erakundea da Deutsche Schule San Alberto Magno eskolaren titularra, eta, horrenbestez, berak kudeatzen ditu ekintzak, bai eskola bertakoak bai eskolaz kanpokoak. Eskolako familiek, zuzenean eta besterik gabe kooperatibako kide bihurtzen direnez, aukera daukate eskolaren kudeaketan eta etorkizuneko bidean parte hartzeko. Halaber, ikastetxeko garapenarekin helburu berdinak partekatzen dituzten kultura alemaneko lagunek borondatez elkartzeko aukera izango dute.
Gure eskolako ikasleen guraso-elkartea da A.M.P.A. eta eskolako familia guztiak dira elkarteko kide. Familien ikuspegia defendatzen du, hortaz, eskolako zuzendaritza-taldearekin eta Errektore Kontseiluarekin batera lan eginez eskolaren bidea markatzen du. Gainera, bestelako ekintza osagarriak antolatzen ere jarduten da, gurasoentzat ez ezik, baita ikasleentzat ere.