Ongi etorri Donostiako Deutsche Schule San Alberto Magno eskolaren web-orrira!
2 eta 18 urte bitarteko neska-mutilentzako tradizio luzeko ikastetxe itundua gara. Alemaniako kulturaren eta hizkuntzaren bitartekari garenez, kulturen arteko solasa benetan konpromiso serioa da guretzat; are gehiago, horretara behartuta gaudelako Eusko Jaurlaritzaren nahiz Alemaniako Errepublika Federalaren hezkuntza-sistemaren barruan gaudelako (ematen diguten laguntzari ondo erantzun behar diogulako, eta ikuskaritzaren exijentziak bete behar ditugulako).
Gure ikastetxearen historia, egitura eta hezkuntzako printzipioei buruzko informazioa azalduko dizuegu hurrengo orriotan. Jakina, eskolan egiten ditugun ekintza eta jarduera ugari bezain aberasgarrien berri ere emango dizuegu. Hona hemen, bada, gu hobeto ezagutzeko gonbita ezagutzen ez gaituzuonontzat, eta guri buruzko azkeneko notizien berri dagoeneko ezagutzen gaituzuonontzat.
Deutsche Schule San Alberto Magno eskola alemanak duela 90 urte baño gehiago ekin zion. Garai hartan, gure hirian bizi ziren jatorri alemaneko lagun batzuek, benetako pioneroak, Alemaniako Hezkuntza Ministerioaren laguntza faltako ez zuen hezkuntza-zentroa sortzea pentsatu zuten: pentsatu eta egin. Gaur egun, “Deutsche Schule San Alberto Magno, S.Coop.” izeneko kooperatibak kudeatzen du eskola, kooperatiba da eskolako erantzulea benetan, eta ondo asmatu du eskolaren sortzaile izandako aleman haien idealak eta espiritua gaur arte gordetzen.