XXI. mendeko gizartea, dudarik gabe, “jakintzaren gizartea” eta “komunikazioaren gizartea” da. Jakintza jendartean sortzen da, gizartean, eta jakintza bideratzeko ezinbestekoa da kontzeptuak, pentsamenduak, gertakariak, iritziak… adierazteko eta interpretatzeko gaitasuna izatea, bai eta besteekin hitz egiten jakitea, taldean ondo lan egitea…labur esateko, edozein egoera sozial edo kulturaletan ahozko nahiz idatzizko hitzen bidez besteekin komunikatzeko gaitasuna behar dugu.
Komunikatzeko gaitasun hori ikasteak (gaur egungo hezkuntza-ereduaren uste pedagogikoen eta curriculumeko premisen arabera ikasteak) aukera emango die gure ikasleei, gainerako gaitasunekin batera, bakoitza bere baitan garatzeko, bakoitzak bere kasa eta etengabe ikasteko, gizartean ondo errotzeko eta herritar parte-hartzaile izateko.
Bestalde, eta batez ere, gaur egungo nazioarteko joan-etorrien eta gure inguruko hizkuntzen aniztasunaren eraginez, gaitasun horrek honako baldintzak ematen dituen eleaniztasunera eraman behar gaitu ezinbestean:
- Neska-mutilak beren inguruan ondo errotu behar ditu; bi hizkuntza dituen gizartean behar bezala moldatzeko prestakuntza egokia eman behar die.
- Ikaslea, kultura- nahiz hizkuntza-aniztasunerako behar bezala prestatuta egon behar du, hau da, gaitasuna eman behar zaio ikasleari bestelako kulturekin eta atzerriko hizkuntzekin ondo moldatzeko; aldi berean, atzerritik datozkigun ikasleei euskal gizartean bizitzeko gaitasunak eman behar dizkiegu, jakina, beren hizkuntza eta kultura atzean utzi gabe.
Hala bada, gure Leitbild-aren (MISIOA, IKUSPENA ETA BALOREAK) muina eredu eleanitzean oinarritutako irakaskuntza da (alegia, alemana, euskara, gaztelania eta ingelesa) eta hizkuntzen ikaskuntza integratutik (CLIL “Content and Language Integrated Learning”) bezainbeste, bestelako kulturekiko zabaltasunetik elikatzen da.
Horretarako, Deutsche Schule San Alberto Magno eskolan hiru ardatz hartu ditugu gure irakaskuntza-eredurako: hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratua (EEEB), TIL-HTB (Hizkuntzen Tratamendu Bateratua) programak, eta Eusko Jaurlaritzaren HMH (Hezkuntza Marko Hirueleduna).
Europako Erreferentzia Esparru Bateratua
Entzundakoa ulertzea |
Irakurritakoa ulertzea |
|
---|---|---|
A1 |
Askotan erabiltzen diren hitz eta esamoldeak jakitea -norberari buruzkoak, familiari buruzkoak, edo inguruari buruzkoak- lasai eta argi hitz eginez gero. |
Hitz eta izen ezagunak eta esaldi oso errazak ulertzea; adibidez, errotuluetan, karteletan eta katalogoetan agertzen direnak. |
A2 |
Norberari interesatzen zaizkion kontuei buruzko esaldi eta hitz ohikoenak ulertzea (norberari eta familiari buruzko informazio oso soila, erosketei buruzkoa, bizitokiari edo lanari buruzkoa…). Abisu eta mezu labur, argi eta errazen ideia nagusia ulertzeko gai izatea. |
Testu oso labur eta errazak irakurtzeko gai izatea. Publizitateko iragarkietan, prospektuetan, menu eta ordutegietan norberak behar duen informazio zehatza aurkitzea, eta gutun pertsonal labur eta errazak ondo ulertzea. |
B1 |
Ideia nagusiak ulertzea hizkera argia eta normala denean, eta lanean, eskolan, aisialdian eta halakoetan gertatzen diren kontu arruntei buruzkoa denean. Gaur egungo kontuetaz edo norberari interesatzen zaizkion kontuei buruzko irrati- edo telebista-programetako ideia nagusia ondo ulertzea, hizkera lasaia eta argia denean. |
Eguneroko kontuei buruzko eran idatzitako testuak edo lanari buruzkoak ondo ulertzea. Gertakizun, sentipen eta nahien deskribapena ulertzea gutun pertsonaletan. |
B2 |
Hitzaldi edo konferentzia luzeak ulertzea, eta, are, argudio-hari luzeak ondo jarraitzea, gai ezagun samarra bada behintzat. Telebistako ia berri denak eta gaur egungo kontuei buruzko programak ulertzea. Hizkuntza maila estandarra erabiltzen dute film gehientsuenak ondo ulertzea. |
Gaur egungo kontuei buruzko artikulu edo txostenak irakurtzeko gai izatea, egileek beren jarrera argi uzten dutenetan. Gaur egungo prosa literarioa ulertzea. |
C1 |
Hitzaldi luzeak ondo ulertzea, nahiz ondo egituratuta egon ez, eta erlazio inplizituak egon, argi eta garbi adierazi gabe. Telebistako programak eta filmak ahalegin handirik gabe ulertzea. |
Gai izatea gertakarietan oinarritutako testuak edo literatura-testu luze eta konplexuak ulertzeko eta estiloak bereizteko. Artikulu espezializatuak eta jarraibide tekniko luzeak ondo ulertzea. |
C2 |
Ez izatea inolako arazorik edozein hizketa ulertzeko, nola zuzenekoa, hala komunikabideetan entzundakoa, baita jatorrizko hiztunen abiadan ere, hizkerara moldatzeko denbora izan eta gero. |
Idatzizko hizkera gehienak erraz irakurtzeko gai izatea, baita egituraz edo hizkuntzaz konplexuak diren testu abstraktuak ere, adibidez, jarraibide-liburuak, artikulu espezializatuak, eta literatura-lanak. |
Elkarrizketan jardutea |
Ahozko adierazpena |
|
---|---|---|
A1 |
Elkarrizketan jardutea, kontu arinetaz, solaskidea prest baldin badago esandakoa berriz esateko edo beste era batera esateko, edota mantsoago esateko, eta prest badago adierazi nahi dena formulatzen laguntzen. Premiazko kontuetaz edo eguneroko kontuetaz galderak egiten eta erantzuten jakitea. |
Esamolde eta esaldi soilak erabiliz bizitokia eta ezagutzen den jendea deskribatzea. |
A2 |
Eguneroko kontu eta ekintzei buruzko informazio-truke soil eta zuzena behar duten ohiko zeregin soiletan ondo komunikatzea. Elkarrizketa osoa jarraitzeko adina ez ulertuta ere, gai izatea informazio-truke labur-laburrak egiteko. |
Hitz eta esamolde soilak erabiliz familiakoak eta beste batzuk deskribatzea, norberaren bizimoduaz hitz egitea, hasierako eskola garaiak nahiz gaur egungo lana deskribatzea. |
B1 |
Ikasi nahi den hizkuntza hitz egiten duten lekura bidaiatzean sortzen diren egoera ia guztietan ondo moldatzea. Norberari gustatzen zaizkion gauzetaz edo eguneroko gauzetaz hitz egiten ari diren beste batzuekin hizketan hastea (familiaz, gustuak, lana, bidaiak eta egun-eguneko berriak). |
Esperientziak eta gertakariak, ametsak, nahiak eta esperantzak deskribatzeko, esaldi soilak jostea. Norberaren iritzi eta proiektuak laburrean azaltzeko eta justifikatzeko gaitasuna izatea. Gertakizunak, liburu baten edo film baten mamia kontatzea, eta erreakzioak deskribatzeko gai izatea. |
B2 |
Elkarrizketetan lasai samar parte hartzea, jatorrizko hizlariekin komunikazio normala edukitzeko moduan. Eguneroko egoeretan sortzen diren eztabaidetan iritzia ematea, norberaren ikuspuntua azalduz eta defendatuz. |
Elkarrekin lotutako hainbat gairen inguruan deskribapen argi eta xehatuak ematea. Gai jakinen gaineko ikuspegia ondo azaltzea, zenbait aukeren alde onak eta txarrak adieraziz. |
C1 |
Jario ona eta bat-batekoa izatea, esamolde egokien bila jardun gabe nabarmen. Hizkuntza malgutasunez eta zorroztasunez erabiltzea helburu profesionaletarako edo jendearterako. Ideiak eta iritziak zehaztasunez formulatzea, eta norberak esandakoa besteek esandakoarekin arin lotzea. |
Bestelako gai batzuk ere sartzen dituzten gai konplexuei buruzko deskribapen argi eta xehatuak ematea, ideia zehatzak azalduz eta ondorio egokia emanez bukatuta. |
C2 |
Edozein elkarrizketatan edo eztabaidatan erraz parte hartzea, ondo erabiliz esamoldeak, modismoak eta hizkera soila. Nork bere burua oparo adieraztea eta zentzuaren nabardurak zehazki emanez hitz egitea. Arazoren bat edukiz gero, besteak apenas konturatu gabe konpontzen jakitea. |
Deskribapenak edo argudioak argi eta garbi ematea, testuinguruaren arabera ondo egokitzen den estiloa erabiliz, eta entzuleei ideia garrantzitsuei erreparatzen eta gogoan hartzen laguntzen dien egitura logiko eta eraginkorra erabiliz. |
Idatzizko adierazpena |
|
---|---|
A1 |
Postal labur eta soilak idaztea, adibidez, zorion-agurrak bidaltzeko. Datu pertsonalak eskatzen dituzten agiriak betetzen jakitea, adibidez, izen-abizenak, naziotasuna eta helbidea jarriz. |
A2 |
Norberaren premiei buruzko ohar eta mezu labur eta soilak idazten jakitea. Gutun pertsonal soilak idaztea, adibidez, norbaiti zerbait eskertzeko. |
B1 |
Ezagunak diren gaiei edo norberari interesatzen zaizkion gaiei buruzko testu soil eta ondo lotuak idaztea. Esperientzien edo iritzien berri emateko gutun pertsonalak idazteko gai izatea. |
B2 |
Norberari interesatzen zaizkion hainbat gairi buruzko testu argi eta zehatzak idazteko gai izatea. Informazioa emateko edo ikuspuntu jakin baten aldeko edo kontrako arrazoiak proposatzeko idazlanak edo txostenak idaztea. Zenbait gertakari edo esperientziari ematen zaien garrantzia nabarmentzeko moduko gutunak idaztea. |
C1 |
Testu argi eta ondo egituratuetan, nork bere iritziak adierazteko gai izatea, ikuspuntuak luze samar azalduz. Gutun, idazlan edo txostenetan gai konplexuei buruz idazteko gaitasuna izatea, garrantzizko puntuak behar bezala nabarmenduz. Nori idazten ari zaion kontuan hartuta, idazkiaren estilo egokia aukeratzen jakitea. |
C2 |
Testu argi eta joriak eta estilo egokikoak idazteko gai izatea. Gutun, txosten edo artikulu konplexuak idaztea, egitura logiko eta eraginkorra erabiliz argudioak azaltzeko, entzuleari ideia garrantzitsuei erreparatzen eta gogoan hartzen laguntzeko moduan. Lan profesionalen edo literarioen gaineko laburpenak eta oharrak idaztea. |
Hizkuntza-plana
URRATSA | KURTSOA |
ASTEKO ESKOLA-ORDUAK |
||||
---|---|---|---|---|---|---|
Alemana |
Euskara |
Gaztelania |
Ingelesa |
|||
KG |
3 urte |
19,5 |
8 |
|||
4 urte |
19,5 |
8 |
||||
5 urte |
17,5 |
7 |
3 |
|||
LH |
1º |
9 |
8,5 |
10 |
Ek | |
2º |
9 |
8,5 |
10 |
Ek | ||
3º |
10 |
8,5 |
9 |
Ek |
||
4º |
10 |
8,5 |
9 |
Ek |
||
5º |
9,5 |
8,5 |
9 |
0,5+Ek |
||
6º |
9,5 |
8,5 |
9 |
0,5+Ek |
DBH |
1º |
9,5 |
9 |
12 |
2+Ek |
2º |
9,5 |
9 |
12 |
2+Ek |
|
3º |
9,5 |
7 |
14 |
2+Ek |
|
4º |
8,5 |
4 |
17-20 |
(3) +Ek |
|
BATX. |
1º |
7,5 |
4 |
18-21 |
(3) +Ek |
2º |
4,5 |
3 |
22-25 |
(3) +Ek |
Ek = eskola-orduaz kanpokoa
Alemana
Alemana ikasten eta Alemaniako kultura hedatzen espezializatutako zentroa gara gu, horixe da gure bereizgarria. Atzerriko Eskola Alemanak gidatzeko kultura-ministroen konferentziak ezarritako gidak jarraitzen ditugu, gure ikasleei jendarteko hainbat egoeratan alemanez ganoraz jarduteko gaitasuna emateko helburuarekin.
Gure lanaren xede nagusia da eskolako ikasleek “Sprachdiplom II” eskura dezatela. Ziurtagiri horrek, selektibitatearekin batera, unibertsitate-ikasketak Alemanian egiteko aukera emango die.
Alemaniera sistematikoki ikasten dute gure ikasleek, ikuspegi integratutik, ikaslearen inguruko munduaren jakintza praktikoarekin batera.
Horretarako, gure ikasleek sarritan parte hartzen dute Alemaniako eguneroko bizimoduan, hara joanda edo hango ikastetxeekin batera lehiaketetan parte hartuz.
Gaztelania
Gure ikasle gehienen ama-hizkuntza gaztelania izanik, gaztelaniaz ikasten dute irakurtzen eta idazten. Hortik aurrera, funtsezko hizkuntza da bai ikasgai moduan bai bestelako ikasgaiak jasotzeko komunikazio-hizkuntza moduan ere, irakaskuntzako urrats guztietan.
Gure xede nagusia da gure ikasleek gaztelaniazko behar bezalako komunikazio-gaitasun egokia lor dezatela, hainbat testuingurutako egoera komunikatibotan hizkuntza hori behar bezala eta fin erabiltzeko moduan.
Horretarako, gaztelaniaren ikaskuntza bost bloke edo dimentsiotan egituratu behar da:
- Ahozkoa ulertzea: batez ere, bi arlotan, jendearteko harremanetan eta komunikabideen adierazpenetan.
- Idatzizkoa ulertzea: ezinbestekoa baita informazioa tratatzeko eta hautatzeko, alegia, jakintzaren gizartean ondo molatzeko.
- Ahoz ondo adieraztea eta besteekin jardutea: jendearekiko harremanetarako funtsezkoa baita.
- Idatziz adieraztea: testu egokiak sortzeko, koherenteak eta ondo josiak.
Euskara
Euskara gure autonomia-erkidegoko hizkuntza ofizialetako bat denez, dagokion lekua egin diogu gure ikasleen hizkuntzako eta kulturako curriculumean, beren inguruan ondo moldatu daitezen, bai jendeartean bai lanean.
Gizarteko jardueretako hainbat arlotan hitz egiteko, idazteko, entzuteko eta irakurtzeko beharrezko gaitasunak erakusten oinarritzen gara euskara irakasteko orduan. Hala, ikasketa programazioa egiterakoan, eskolaz kanpoko nahiz eskolako ekintzak ere antolatzen ditugu, euskarazko komunikazio-gaitasuna ahal den gehien garatzeko.
Gure helburua ikasleek B2 maila lortzea da, pixkanaka, kurtsoz kurtso, Batxilergoko 2. mailara iristerako.
Helburu hau lortzearren, gorago esanda bezala, bestelako ekintza batzuekin osatzen dugu gure ikasketa-programazioa, bai eskola barruan bai eskolaz kanpo.
- Gure kulturako festa eta jaietan parte hartzen dugu, esate baterako, Santo Tomasetan geure azoka antolatzen dugu, eta Santa Ageda eguna ere ospatzen dugu.
- Gure ikasleei aukera ematen diegu euskaraz egiteko eskolaz kanpo antolatutako hainbat ekintza, nahiz edukia edo curriculumeko helburua beste gai batekoa izan: museoak, jostatzeko ekintzak, natura, erakusketak, antzerkiak, herritarren parte-hartzea… horiek guztiak euskaraz egin ditzakete.
Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak edota Aldundiak nahiz Euskara Patronatuak eskaintzen dituzten egonalditan ere hartzen dugu parte, euskaran erabat murgildu daitezen gure ikasleak bolada batez. Prestakuntza osatzeko, jasotzen dugun eskaintza oro aztertzen dugu, gure hizkuntza ikasteko aukera gehienak eman nahian ikasleei.
Ingelesa
Ikasketa-ibilbide erregularrean irakasten dugu ingelesa, atzerriko bigarren hezkuntza bezala, DBHko 1. mailatik aurrera; baina lehenagotik, Lehen Hezkuntzatik (1. mailatik aurrera) eskola-orduetatik kanpora ingeleseko ikastaroak eskaintzen dizkiegu ikasleei, eta aukera izaten dute Cambridgeko Unibertsitateko azterketa ofizialak egiteko kurtsoaren amaieran. Hartara, tituluak apurka eskuratzen joan daitezke: Starters, Movers edo Flyers, hurrenez hurren. Azterketa horiek 6-12 urte bitarteko neska-mutilentzat diseinatuta daude, eta eskolan bertan prestatzen ditugu ikasleak.
Ingelesa ez da derrigorrezkoa baizik aukerakoa. DBHn, astean bi ordutan izaten da ingelesa, eta batxilergoan, astean hirutan. Hori bai, ingelesa ikastea aukeratuz gero, gutxienez bi ikasturte izango dira, adibidez, DBHko 1. eta 2. mailan. Ikasi ahala, Cambridgeko Unibertsitateko azterketetara aurkezteko aukera daukate, hasi Young Learners delakotik (Lehen Hezkuntza), eta hortik aurrera, KET (A2), PET (B1), FCE (B2) eta Advanced (C1), batxilergoan.