Apirilaren 10ean, DBHko laugarren kurtsokoak, Katxola baserrira txango bat egin genuen. Eskola baserritik gertu dagoenez, berehala iritsi ginen oinez, iristean, baserriko bazkideak balkoian genituen zain. Orduan, baserriari buruz aurkezpen txiki bat egin ziguten.
Azaldu ziguten XVII. mendeko bigarren erdian sortu zela baserria. Hasieran baserri soil moduan sortu zen. XX. mendeko bigarren hamarkadan sagardotegi publikoa bihurtu zen. 1940an sagardotegia itxi zen eta 90eko hamarkadan lekuz aldatu behar izan zuten, urbanizazio berri bat eraiki behar zutelako; auzoko baserri asko desagertu ziren garai hartan.
Bertan, baserria nola dagoen eraikia ikusi gunuen, nola zegoen banatua baserria eta sagardoa nola egiten zuten ere azaldu ziguten.
Dena oso argi azaldu ziguten eta asko irakatsi ziguten, eta Lantxabe elkartekoek Aieteko natura zaintzeko egiten duten lan izugarria ikusi genuen.
Beraz, eskerrik asko Ana Etxeberria, gure irakasle ohiari eta bere lagunei, Jose Luis, Angel eta Juan Carlosi, beren lana grinaz azaltzeagatik.
DBH 4. maila