D.B.H.0. 1 ETB.
Maiatzaren 15ean, batxilergo 1 mailako ikasleok ETBra joan ginen euskarako gure bi irakasleekin batera. Hauek azaldu zigutenez, noizbehinka halako gonbiteak jasotzen omen dituzte eta oraingoan guri tokatu zaigu.
Dirudienez, aurreko urteetan Goenkale nola grabatzen zuten ikusteko izan zuten; aurten, ordea, “harreman” programa horietako bat izan zen. Bertan, gazteak bikote bila ematen dute hainbat denbora eta, normalean gertatzen ez bada ere, saio honetan horrela sortutako bikote baten ezkontza grabatu zuten.
Telebistan dena oso erraz egiten dela ematen du, baina saioaren grabaketa ikusi eta gero, gehiago baloratzen da aktoreen lana. Gogorra da ordu asko direlako eta, zerbait, hitz bat bakarrik nahikoa da, guztia errepikatu behar izateko.
Nahiz eta programa mota hori gustuko ez izan, platoak, kamara pila bat, telebista barrutik eta mundu ezezagun bat ikusteko aukera izan genuen.
Amaitzeko esango nuke horrelako esperientziak oso aberasgarriak iruditzen zaizkigula eta irakasleak animatuko genituzke ahal den bakoitzean aukera bereziak probetxa ditzaten.
BTX 1. maila