Taldea
Gure ikastetxea / Taldea
Deutsche Schule San Sebastián ikastetxea 90 pertsona inguruko talde batek osatzen du, irakasleen eta irakasle ez direnen artean
Gure ikasleen konpetentzia pertsonalak eta profesionalak garatzea da gure helburua, gure ikasleak izan nahi duten hori izan daitezen.
ZUZENDARITZA TALDEA
Juan Martorell
Zuzendari nagusia
“Deutsche Schule San Sebastián-eko hezkuntza-komunitateko kide izatea benetan pribilegioa da niretzat, irakasleek eta irakasle ez diren gainontzeko langileek osatzen duten taldearen giza-mailagatik, eta, bereziki, ikasleen potentzial izugarriagatik. Gurasoak beren eskolaz harro egon daitezke”
(Jarraitu irakurtzen “Zuzendariaren agurra”)
“Europak mundu eleanitz batean bizitzea dakar berekin. Deutsche Schule-n kultura eta hizkuntza ezberdinen artean bizi gara egunero. Kultura anitzeko ingurune batean lan egitea eta ikasleei mundu global baterako prestatzen laguntzea, irakasle gisa, egin daitekeen lanik interesgarriena iruditzen zait, hizkuntzen bidez beste kultura batzuk deskubritzen ditugulako eta norberarena ere hobeto ezagutzen dugulako”.
Jacob Sandler
Alemaneko zuzendaria
Eider Illarramendi
Administrazio-zuzendaria
“Irakasle ez diren langileen lana funtsezkoa da ikastetxearen funtzionamendurako, baina bereiziki gure ikastetxeari hain izaera familiarra emateko”.
“Heztea, prestatzea, irakastea… pertsonen gaitasun intelektuala indartzea, betiere ikasleen sentiberatasun morala pizteko eta edertasunarekiko zaletasuna suspertzeko; beraien eredu izanik, baina baita ezagutza objektibo eta zorrotza eskainiz ere”.
Blanca López
DBHko eta Batxilergoko zuzendari pedagogikoa
Daniel Hernando
Haur eta Lehen Hezkuntzako zuzendari pedagogikoa
“Haur eta Lehen Hezkuntzako lehenengo etapetan, gerora Deutsche Schuleko ikasleen eskola-bizitzan zehar garatuko duten eleaniztasunaren eta kultura-aniztasunaren oinarriak ezartzen ditugu”.
GURE IKASTETXEA