Taldea
Gure ikastetxea / Taldea
Deutsche Schule San Sebastián ikastetxea 90 pertsona inguruko talde batek osatzen du, irakasleen eta irakasle ez direnen artean
Gure ikasleen konpetentzia pertsonalak eta profesionalak garatzea da gure helburua, gure ikasleak izan nahi duten hori izan daitezen.
ZUZENDARITZA TALDEA
Juan Martorell
Zuzendari nagusia
“Deutsche Schule San Sebastián-eko hezkuntza-komunitateko kide izatea benetan pribilegioa da niretzat, irakasleek eta irakasle ez diren gainontzeko langileek osatzen duten taldearen giza-mailagatik, eta, bereziki, ikasleen potentzial izugarriagatik. Gurasoak beren eskolaz harro egon daitezke”
(Jarraitu irakurtzen “Zuzendariaren agurra”)
“Alemana ez da soilik bera ama-hizkuntza dutenena, pertsona guztiena baizik. Zubiak eraikitzen dituen lingua franca bat da. Horrekin, ikasleak animatu nahi ditugu: hizkuntza-gaitasun maila altua lortzeko helburua posiblea da, eta ateak irekitzen ditu bai maila pertsonalean bai profesionalean. Alemana ikasteak dimentsio berri bat ematen dio nortasunaren garapenari, erresilientzia sustatzen du eta aniztasunaren ulertzea
Nicoleta Voinea
Alemaneko zuzendaria
Eider Illarramendi
Administrazio-zuzendaria
“Irakasle ez diren langileen lana funtsezkoa da ikastetxearen funtzionamendurako, baina bereiziki gure ikastetxeari hain izaera familiarra emateko”.
“Heztea, prestatzea, irakastea… pertsonen gaitasun intelektuala indartzea, betiere ikasleen sentiberatasun morala pizteko eta edertasunarekiko zaletasuna suspertzeko; beraien eredu izanik, baina baita ezagutza objektibo eta zorrotza eskainiz ere”.
Blanca López
DBHko eta Batxilergoko zuzendari pedagogikoa
Mónica Ruiz
Lehen Hezkuntzako zuzendari pedagogikoa
“Lehen Hezkuntzak ikasleen garapen integralerako funtsezko oinarri kognitiboak eta linguistikoak finkatzen ditu, bizitza osorako ikaskuntza autonomo eta kritikoa bultzatuz”
«Hezkuntza haur bakoitzaren potentziala garatzeko gakoa da. Jakin-mina sustatzen du, bere buruarekiko konfiantza indartzen du eta bizitza osoan zehar egingo duen ikaskuntza- eta esplorazio-bidaia zoragarrian laguntzen die. Eleaniztasunak kultur berrietarako ateak irekitzen dizkie, horizonteak zabaltzen ditu eta elkar ulertzeko zubi garrantzitsuak sortzen ditu. Hemen, Deutsche Schule San Sebastián-en, harro eta eskertuta gaude gure ikasleentzat hain garrantzitsua den prozesu honetan parte hartzeagatik eta bere bilakaeran ahalik eta hobekien laguntzeagatik.»
Markus Seidel
Haur Hezkuntzako zuzendari pedagogikoa
GURE IKASTETXEA