Batxilergoa
Unibertsitatean sartzeko prestatzen laguntzeaz gain, etengabe aldatzen ari den mundu global batean aritzeko trebatzen ditugu gure ikasleak, jakinda etengabeko prestakuntzarako jarrera ireki eta konprometitua izan beharko dutela.
Batxilergoko gelen atarian partekatutako beste zonalde ireki handi bat dago. Zonalde handi hau berrikuntzarekin lotuta dago
Sorkuntza-, ikerketa-, berrikuntza- eta garapen-gune bat da, eta jasangarritasunarekin, ingurumenaren kontserbazioarekin eta ekonomia zirkularrarekin erabat lotuta egon nahi du.
Espazio hau malgua, erabilera anitzekoa eta talde mailan lan egiteko modukoa da eta bereizitako hiru eremu ditu:
Makerspace: prototipoak egiteko gunea.
Coworking: taldean edo bakarka lan egiteko gunea.
Denkfabrik: ideiagintzarako eta garapen sortzailerako gunea.
Eskola-etapa honetan ikasleek Ikerlanari denbora eskaintzea funtsezkoa iruditzen zaigu . Lan hori Batxilergoko 1. mailan egingo da, eta idatziz eta ahoz aurkeztuko da Batxilergoko 2. mailako irailean.
Ikasleak, gerora, unibertsitate-ikasketetan egin beharko duten lan motara hurbiltzea helburu du ikerlan honek. Horrekin batera, batxilergoko kalifikazioa eta bere bikaintasun akademikoa hobetzeko aukera ematen zaio ikasleari.
GURE IKASTETXEA