943 21 22 44 | secretaria@colegioaleman.net

Hezkuntza-proiektua

Gure ikastetxea / Hezkuntza-proiektua

100 URTE DARAMATZAGU ASKATASUNEAN ETA ERANTZUKIZUNEAN HEZTEN

Eleaniztasuna

Gure helburu nagusia ikasleak alemanez, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz modu argian eta arrazoituan komunikatzea da, beren etorkizun pertsonala eta profesionala non garatu nahi duten aukeratzeko askatasuna izan dezaten.

Hizkuntzak sistematikoki ikasten dira, ikuspegi integratu batetik eta beti ere ikasleen inguruko munduaren ezagutza praktikotik abiatuta.

Pertsonak hezten

Bizitza erreala
Gatazkak konpontzeko eta euren artean adiskidetzeko gaitasuna sustatzen dugu, Bizikidetza Batzordearen, Konfiantzazko Irakasleen, Bizikidetza Planaren eta ikasle bitartekarien laguntzarekin.

Balioak
Balioetan oinarritutako hezkuntza gure ikasleen garapen pertsonalerako funtsezko zutabea dela uste dugu.

Berdintasuna
Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunean oinarritutako heziketa sustatzeko Berdintasun Plan bat bultzatzen dugu.

Jasangarritasuna / Ingurumena
Heziketan, ingurunearen jasangarritasuna sustatzeko eta ingurumena zaintzeko egiten dugu lan.

Ikasleen irteera-profila

Erantzunkizuna eta konpromisoa

Talde-lana

Ikerketa eta irizpidea

Sormena eta ekintzailetza

Komunikazio ona

Segurtasuna

Pentsamendu eraginkorra

Oreka

Autonomia

Hausnarketa eta pertseberantzia

Hausnarketa eta iraunkortasuna

Komunikazio ona

Funtsezko zutabeak

Gure hezkuntza-proiektua gure ikasleak beren ikaskuntzaren benetako protagonista izatea bilatzen duten metodologia aktiboen konbinazio batean oinarritzen da. Hauek dira gure eredu pedagogikoaren funtsezko zutabeak:

Gaitasun globala:

gure ikasleak gai globalak eta kulturartekoak aztertzeko, eskubideen errespetutik ikuspegi ezberdinak ezagutzeko eta ideiak modu eraginkorrean komunikatzeko trebatzen ditugu.

Ikasketa kooperatiboa:

pertsonen arteko adimena garatzea, trebetasun sozialak praktikan jarriz, besteak ulertzeko eta haiekin komunikatzeko, eta harremanak ezartzeko eta mantentzeko.

Arloko edo diziplinarteko proiektuak:

proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, gure ikasleei curriculumera zentzuz eta esanahiz hurbiltzeko aukera ematen diena, ikerketa- eta sorkuntza-prozesuen bidez.

Esperientzian oinarritutako ikaskuntza:

learning by doing metodologiak proiektu esanguratsuetan murgiltzen ditu ikasleak. Proiektu horiek gaitasunak garatzea eta ezagutzak eskuratzea, pentsamendu kritikoa eta sortzailea hobetzea eta lankidetza-zentzua sustatzea dute helburu.

Pentsamendu kritikoa eta sortzailea:

gure ikasleei printzipioak eta estrategiak ematen dizkiegu hausnartzen eta pentsatzen trebatzeko, eta beren adimen-prozesuak autorregulatzeko gai izan daitezen, era sortzaile, estrategiko, kritiko zein praktikoan.

Metakognizioa:

burmuinak bere burmuin-prozesuak berak pentsatu eta aztertzen dituen prozesua da metakognizioa. Hausnarketa horrek ikasleari bere autonomia garatzen lagunduko dio.

Gaitasun digitala:

informazioaren eta komunikazioaren teknologiak irakaskuntza-prozesua errazten duten bitartekoak eta baliabideak dira, eta ikastetxean arlo guztietan azaltzen dira.

Esfortzuaren kultura:

nork bere burua gainditzeko esfortzua sustatzen dugu, nork bere erronka propioak, bere neurrirakoak eta motibatzaileak bere gain hartzeko gaitasuna landuz. Horretarako, ikasleen indarguneetatik abiatzen bagara ere, dituzten mugak gainditzeko lanerako jarrera egokia garatzen laguntzen diegu.

XXI. mendeko hezkuntzaren benetako erronka ikasleak gauza berri eta ezezagunetarako prestatzea dela jakinik,helburu hori lortzeko jarduera ezberdinak diseinatzen ditugu, beti ere eboluzio-etapa bakoitzaren behar psikopedagogikoak oso kontutan hartuta.

Gure kabinete psikopedagogikoak ikasleen etengabeko jarraipen pertsonalizatua egiten du, ikasleen beharren arabera. Kanpoko hainbat irakasle eta profesionalekin elkarlanean, ikasle bakoitzari bere ibilbide akademiko, pertsonal eta profesionalean laguntzen dio. 

Gure erronka ikasle guztiak testuinguru normalizatuetan erabat murgiltzea eta eskola-arrakasta lortzea da, ikasle horien hezkuntza-premiak edo premia sozioemozionalak hautemanez eta beti esku-hartze goiztiarrean oinarrituz.

GURE IKASTETXEA

Scroll to Top