Nor garen

Gure ikastetxea / Nor garen

Deutsche Schule San Sebastián, 100 urtetik gorako esperientzia eleaniztasunean eta balioetan oinarritzen den heziketan

Deutsche Schule San Sebastián ikastetxe eleanitza (alemana, euskara, ingelesa eta gaztelania) eta itunpekoa da, 100 urte baino gehiagoko historia duena (1921ean sortua).

Familien kooperatiba gisa egituratua, 700 ikasle baino gehiago izanik, 2 urtetik 18 urtera bitarteko irakaskuntza arautua eskaintzen dugu, XXI. mendeko hezkuntzaren erronka berriei aurre egiteko etengabeko prestakuntzan ari den irakasle-talde baten eskutik

Askatasunean eta erantzunkizunean hezten dugu, gaitasunak eta balioak garatuz, gure ikasleak autonomoak,errespetutsuak, beren buruarengan konfiantza dutenak eta ahaleginaren garrantziaz jabetzen direnak izan daitezen. Ikaskuntzarekiko eta lanarekiko jarrera positiboa izatea ezinbestekoa dela uste dugu, eta ziur gaude arrakastarako bidea etengabeko lana dela. 

Deutsche Schulen Alemaniako Errepublika Federaleko agintari eskudunen babesa daukagu eta atzerriko ikastetxe alemanen sareko kide da gure eskola, PASCH sarearen barruan DPS profilaz (Deutsch-Profil-Schule), “hizkuntza eta kultura alemana transmititzeko ahalegina” aitortuz. 

GURE IKASTETXEA

Scroll to Top
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.