Nazioartekoa

Eleaniztasuna eta nazioarteko kultura

Gure helburu nagusia ikasleak alemanez, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz modu argian eta era arrazoituan komunikatzea da, etorkizunean euren ibilbide pertsonala eta profesionala non garatu nahi duten aukeratzeko askatasuna izan dezaten.

Hizkuntzak sistematikoki ikasten dira, ikuspegi integratu batetik (CLIL “Content and Language Integrated Learning”) eta beti ikasleen inguruko munduaren ezagutza praktikoarekin bat eginda

Horretarako, Deutsche Schule San Sebastian-en Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren (MRCE) hizkuntzen ereferentzian oinarritzen gara.

Alemana

Deutsche Schulek alemanaren ikaskuntzan eta Alemaniako kultura transmisioan espezializazioa du. Hizkuntza honen irakaskuntzak Kultura Ministroen Konferentziak atzerriko ikastetxe alemaniarrentzako ezarritako ildoei jarraitzen die,  eta hainbat gizarte-egoeratan alemanez  gaitasun osoz jardutea helburu du

Gure ikasleek Alemaniako eguneroko bizitzako esperientzia eta jardueretan parte hartzen dute aldizka, Alemaniara bidaiak eginez, familia-trukeak eginez edo Alemaniako hainbat ikastetxerekin batera lehiaketetan parte hartuz.

Sprachdiplom

Helburuetako bat da ikasleek “Sprachdiplom II” titulazioa lortzea da.
Titulazio hori lortzeak, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioarekin (USE-EAU) batera, Alemanian goi-mailako ikasketak egiteko aukera ematen du.

Deutsches Sprachdiplom (DSD) Alemaniako Errepublika Federalaren alemana atzerriko hizkuntza gisa ikasteko eskola-programa ofiziala da, eta eskuratutako hizkuntza-maila eta alemana ikasten emandako derrigorrezko ordu-kopurua egiaztatzen ditu.

Bi azterketa eskaintzen dira: DSD I (B1 maila) eta DSD II (B2/C1 maila). Lau zatiz osatzen dira:

Leseverstehen – Irakurrizko ulermena
Hörverstehen – Entzunezko ulermena

Schriftliche Kommunikation – Idatzizko adierazpena
Mündliche Kommunikation – Ahozko adierazpena

Gaur egun, DSD azterketak 70 herrialdetan egiten dira eta beraietara urtero 80.000 ikasle baino gehiago aurkezten dira.

DPS - Red Pasch

Deutsche Schulen Alemaniako Errepublika Federaleko agintari  eskudunen babesa daukagu eta atzerriko ikastetxe alemanen sareko kide da gure eskola, PASCH sarearen barruan DPS profilaz (Deutsch-Profil-Schule), “hizkuntza eta kultura alemana transmititzeko ahalegina” aitortuz.

Atzerriko ikastetxe alemanen (ZfA), Goethe Institutoaren, truke-zerbitzu akademikoaren (DAAD) eta truke-zerbitzu pedagogikoaren (PAD) dira PASCH ekimenaren zutabeak .

Ikasketak Alemanian egin nahi dituzten ikasleei zerbitzu hauek eskaintzen diegu:

● Alemaniako Ikasketei buruzko informazio-bilera orokorrak.
Banakako aholkularitza– eta orientazio-elkarrizketak.
Alumniak, hau da, ikasle ohiak ikastetxera etortzea beren esperientzia azaltzera.
MADRILGO Ikastetxe Alemanaren Unibertsitate-Azokara joatea.
● Bundesagentur für Arbeit-ek eskainitako elkarrizketak eta tailerrak.
● Alemaniako unibertsitateek eskaintzen dituzten karrerei buruzko liburuxkak eta informazio-materiala.

Gainera, hainbat lankidetza-akordio ditugu, besteak beste:

TU9 (Alemaniako bederatzi unibertsitate tekniko liderren elkartea). tu9.de
Bonn eta Potsdam.-eko unibertsitateak uni-bonn.de, uni-potsdam.de
FEDA (Alemaniako enpresa-prestakuntza duala, Madril eta Bartzelona) feda-madrid.com, fedaedu.com
Vechta uni-vechta.de
Halle uni-halle.de
Goethe-Institute goethe.de

Euskara

Euskarak, gure autonomia-erkidegoko hizkuntza koofiziala den aldetik, presentzia handia du, bai gure ikasleen hizkuntza- eta kultura-curriculumean, bai ikasleen ingurunean izango duten garapen pertsonal, sozial eta profesionalean 

Euskara ikasteak ikasleek hainbat gizarte-eremutan hitz egiteko, idazteko, entzuteko eta irakurtzeko trebetasunak eta estrategiak garatzea du helburu. Hori lortzeko eskolen programazioa eskolatik kanpoko eta barruko hainbat jarduerekin osatzen da, euskarazko komunikazio-gaitasuna garatzeko ahalik eta aukera gehien eskaintzeko.

Etapa ezberdinetan zehar, murgiltze linguistikoko inguruneetan hainbat eguneko egonaldiak egiten ditugu, hala nola, aterpetxeetan eta baserrietan. Gainera, euskal kulturaren erreferenteen hitzaldiak eta bisitak izaten ditugu, Iñaki Zubeldia idazlearena edo Eñaut Elorrieta kantaurarena, besteak beste.

Gure helburua, ikasleek, beren euskara, mailaz maila hobetuz, Batxilergoko 2.a bukatzen dutenerako, B2 hizkuntza-maila lortzea da.

16 urte betetzen duten urtetik aurrera (DBH4) ikasleek HABE eta Hizkuntza Eskolako azterketa ofizilak egiteko aukera dute eta, eskolan maila dutenak, horretara animatzen ditugu, orain baitaude hizkuntza barneratzearen prozesuan murgildurik

Ingelesa

Gure ikastetxean ingelesa ikasteko aukera ere eskaintzen da, atzerriko bigarren hizkuntza gisa egiten den ibilbide erregularraren barruan, LHko 5. mailatik aurrera. LHko 1. mailatik aurrera, ordea, ingeleseko eskolaz kanpoko klaseak eskaintzen zaizkie ikasleei eta ikasturtearen amaieran Cambridgeko Unibertsitateko azterketa ofizialetara aurkezteko aukera daukate. Horrela, Starters, Movers edo Flyers mailetako diplomak lor ditzakete, hurrenez hurren. Azterketa horiek 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat diseinatuta daude eta ikastetxean bertan prestatzen dira. 

Ingelesa ez da derrigorrezko ikasgaia, hautazkoa baizik. DBHn ingelesa astean bi ordu eta Batxilergoan hiru ordu ematen dira. Gaia ikastea aukeratzen bada, gutxienez bi urterako izan beharko da (DBHko 1. eta 2. mailetan, adibidez). Beharrezko ezagutzak eskuratu ahala, ikasleak Cambridgeko Unibertsitateko azterketetara aurkez daitezke: Young Learners (LH), KET (A2), PET (B1), FCE (B2) eta Batxilergoan Advanced (C1). Gainera, ikasleek Diploma duala ere izateko aukera dute, Academica Corporation-ek sortu eta garatu duena. Diploma Dual® Batxilergoko edozein herrialdetako tituluak nazioartean parekatu ahal izateko programa ofiziala da, eta ikasleei, aldi berean, bi titulazio lortzeko aukera ematen die: beren herrialdekoa eta American High School Diploma. 

Ikasleek Diploma Dual®-eko ikasketak amaitzen dituztenean, Estatu Batuetako ikasleek High School amaitutakoan lortzen duten titulazio berbera lortzen dute. Diploma hau estatu guztietan eta munduko unibertsitate guztietan aitortuta dago. 

Gaztelania

Gure ikasleen artean ama-hizkuntza nagusia gaztelania denez, irakurketa-idazketa hizkuntza horretan ikasten da. Hortik aurrera, hezkuntza-etapa guztietan gaztelania aberastea funtsezkoa izango da, baita beste ezagutza batzuk eskuratzeko komunikazio-hizkuntza izatea ere.   

Ikasleek gaztelaniazko hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna eskuratzea gure helburu nagusia da, eta gaitasun hori gauzatzeko, hizkuntza hori era egoki eta eraginkortasun komunikatiboz erabili  behar dute testuinguru  eta komunikazio-egoera ezberdinetan. 

Horretarako, gaztelaniaren ikaskuntza bost multzo edo dimentsio handitan egituratzea beharrezkoa izango da:

Ahozko ulermena,
batez ere hizkuntzaren bi erabilera-eremuri lotuta: harreman pertsonalei eta komunikabideei.

Idatzizko ulermena,
ezinbestekoa informazioa tratatzeko eta hautatzeko, eta, beraz, ezagutzaren gizartean.

Ahozko adierazpena eta ahozko elkarrekintza,
oinarrizkoak pertsonen arteko elkarrizketetan.

Idatzizko adierazpena,
testu askotarikoak, egokiak, koherenteak eta ondo kohesionatuak sortzeko gaitasunarekin lotuta dago.

HIZKUNTZA-PLANA

Alemana

Euskara

Gaztelania

Ingelesa

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

DBH

Batxilergoa

ZIURTAGIRIAK

Deutsche Schule San Sebastián-eko ikasleek eskola-garaia  amaitutakoan batez beste honako ziurtagiri hauek lortu ahal izateko hizkuntza maila dute:

MRCE* (Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratua) // EAJ: Eusko Jaurlaritzaren proposamenaren arabera

Scroll to Top