Zuzendariaren agurra

Gure ikastetxea / Zuzendariaren agurra

Deutsche Schule San Sebastián-eko hezkuntza-komunitateko kide izatea benetan pribilegioa da niretzat, irakasle diren eta ez diren gainontzeko langileek osatzen duten taldearen giza-mailagatik eta, bereziki kasleen potentzial handiagatik. Gurasoak beren eskolaz harro egon daitezke

Familia agurgarria:

Deutsche Schule San Sebastián-eko hezkuntza-komunitateko kide izatea benetan pribilegioa da niretzat, irakasle diren eta ez diren gainontzeko langileek osatzen duten taldearen giza-mailagatik eta, bereziki kasleen potentzial handiagatik. Gurasoak beren eskolaz harro egon daitezke 

Deutsche Schule San Sebastián bezalako ikastetxe alemanaren hezkuntza-proiektuak oso kontuan hartzen ditu gure ikasleek ikasketak amaitutakoan izango dituzten erronkak. 

Gero eta dinamikoagoa, zorrotzagoa eta askotarikoa den merkatu internazionalean lehiatzeko, nazioarteko hezkuntza-eredu aitzindariak gero eta gaitasun handiagoak eskatzen ditu ikasleak inoiz baino hobeto prestatuta egon daitezen.

Hori lortzeko asmoz, Deutsche Schule San Sebastián-ek nazioartean antolatutako hainbat ekimenetan parte hartzera animatzen ditu ikasleak, beraientzat etorkizunean, doazen tokira doazela, ateak zabalduko dieten esperientziak izango direla pentsatuta. Alemana gure ikastetxearen ardatza da eta, hizkuntza izateaz gain, baita kultura eta hezkuntza ulertzeko modu berezi bat ere dela uste dugu, etorkizunean gaitasunetan, trebetasunetan zein norbere izaeran leihakor izateko balio izango zaiena.

Lehen Hezkuntzako ikasleek gaur egun oraindik lan-merkatuan existitzen ez diren enpleguak topatuko dituzte. Teknologia berriek, jolaserako,  sare sozialetan ibiltzeko, eta entretenimendurako baliabideak izateaz gain, norbere garapenerako aukera paregabea eskaintzen dute. Adimen Artifizialak erronka berrien aurrean jartzen gaitu. Erronka hauen aurrean,  alfabetatze digitala behar-beharrezkoa da. Alfabetatzea ez da teknologiak erabiltzeko trebatze hutsa. Alfabetatze digitala askoz harago doa, eta teknologiak ONDO erabiltzen jakitea eskatzen du, eraginkortasunez zein efizientziaz, baina, batez ere, ONDO zentzu etikoan ulertuta, hau da, ONDO hori letra larriz hartuta.

Amaitzeko, ongietorria eman nahi dizuet hezkuntza-komunitate handi honetara, ziur baikaude tresna egokiak eskaintzen ari garela gure ikasle zoragarriek arrakasta izan dezaten beraien hezkuntzan.

Eskerrik asko

Juan Martorell Santos.

GURE IKASTETXEA

Scroll to Top