943 21 22 44 | secretaria@colegioaleman.net

Alemanezko jarduerak

Eskola-bizitza / Alemanezko jarduerak

Gure ikasleek Alemaniako hezkuntza-jarduera askotan parte hartzeko eta han hezkuntza–esperientzia ugari izateko aukera izaten dute.

Kulturen arteko lehia sustatzen dugu, Alemaniako ikastetxeekin batera zein Iberiar Penintsulako gainontzeko ikastetxe aleman elkartuekin topaketak eta bisita-trukeak eginez:

Alemaniarako bidaiak

Lehen Hezkuntza

Gure irakasleek LHko 6. mailan, parte hartzen dute lehen aldiz Alemanian egindako familia-truke baten kulturarteko esperientzia batean.

Nordrhein-Westfalen

Bigarren Hezkuntza

DBHko 3. mailan, bigarren familia-trukea egiten dugu. Bi kasuetan, gutxi gorabehera 2 aste igarotzen dituzte Alermaniako harrera-familiaren batean. Han txangoak egiten dituzte eta hezkuntza- eta kultura-proiektuak garatzen  dituzte. 

Ondoren, Alemaniako ikasleek Donostian bisitatzen gaituzte, eta bi aste inguru igarotzen dituzte gure ikastetxeko familietan. 

Schleswig-Holstein

Batxilergoa

Batxilergoan, Munichera eta Lindaura ikasketa amaierako bidaia egiten dugu.

Baden-Württemberg eta Bayern

Horrela, gure bidaien planak Alemaniako zonalde ezagunenak  bisitatzeko aukera ematen die ikasleei. 

Gainera, ikasturte batzuetan banakako familia-trukeak egiteko interesa duten ikasleei aholkua eta orientazioa ematen diegu, bai hiru hilekoak, bai seihilekoak. 

Alemaniako lehiaketetan parte-hartzea

Gure ikasleei Alemaniako hainbat lehiaketetarako beren burua prestatzen eta aurkezten laguntzen diegu eta horretara animatzen ditugu. 

Alemanian tradiziorik handiena duen musikari gazteentzako musika-lehiaketan parte hartzen duDeutsche Schule San Sebastian-ek ,Alemaniako gainerako ikastetxe elkartuekin batera (Espainian, Portugalen eta ondoren Alemanian).
Informazio gehiago: https://www.jugend-musiziert.org/

Jugend forscht gazteentzako zientzia-lehiaketa alemaniarra da. Urtean 10.000 parte–hartzaile baino gehiago ditu, eta Europako gazteentzako zientzia eta teknologia lehiaketarik handiena da. Ikasleek biologiako, kimikako, natura-zientzietako, matematikako/informatikako, fisikako edo teknologiako beren proiektu propioa ikertzen eta gauzatzen dute.
Informazio gehiago: https://www.jugend-forscht.de/

Gazteentzako eztabaida-lehiaketa da hau. Ikastetxe alemanak eta gainerako ikatetxe alemaniar elkartuek parte hartzen dute (Espainian, Portugalen eta ondoren Alemanian).
Informazio gehiago: https://www.jugend-debattiert.de/

Gazteentzako literatur itzulpen lehiaketa, Salamancako Unibertsitatea + Penguin Random House
Informazio gehiago: traduccioneinterpretacion.org

eskola-bizitza

Scroll to Top