943 21 22 44 | secretaria@colegioaleman.net

Alumni

IKASTETXEAREKIN DUZUN LOTURA BERRESKURATZEA, PARTE HARTZEA ETA IKASKIDE OHIAK PARTE HARTZERA ANIMA DITZAZUN NAHI DUGU

Zer da Alumni?

Gutako askorentzat, ikastetxeko alumni garen aldetik, DSrekin izan dugun harremanak ez du inoiz etenik izan.

Harreman eta lotura horrek gure seme-alabak berriz ere ikastetxean matrikulatzera eraman gaitu, baita senitartekoak eta lagunak hori egitera animatzera ere.

Honek guztiak DSren baloreak eta hezkuntza-ereduan genuen konbikzioa areago sendotu du eta askotan hezkuntza-komunitateko hainbat organotan parte hartzera ere bultzatu gaitu. 

Gure helburua

Alumni klubak, topagune eta kontaktu-sare den aldetik, ikaskide ohiekin harremana berreskuratu nahi du, denok elkarren berri izateko topagune izan nahi du, baina baita, alemana batzen gaituen hori, berreskuratzeko ere.

Urteen poderioz agian jada baztertu samar dugun alemanari hautsa kentzeko aukera eskaintzen dizuegu. Era berean, zerbitzu erakargarriak eskura jartzen dituen komunitate bat eskaini nahi diegu Alumni-ko partaideei, lan-eskaintzen informazioa, besteak beste. Ezarritako harreman-sareak egungo ikasleen orientazio profesionala aberastuko du, ikasle ohien tesigantzen bitartez.

Etorkizunean euren formakuntza  eta ikasketak Alemanian edo Alemaniako hainbat hezkuntza-erakundetan (Espainian) egiteko aukeraren berri izango dute. 

Jar zaitez gurekin harremanetan!

Posta-helbidea

Paseo Oriamendi, 25 20009 San Sebastián
Tel: 943 21 22 44

Ordutegia

7:45 – 18:30
alumni@colegioaleman.net

"Heziketan gakoa da pertsonarengandik zerbait ateratzea eta ez sararaztea".
Friedrich Fröbel (1782-1852) pedagogo alemaniarra, lehen Kindergarten-Haur Eskolaren sortzailea.

"Pentsatzen irakatsi behar da, ez pentsatutakoa irakatsi". Cornelius Gurlitt (1850-1938), arte historialari alemaniarra.

"Gizaki ororen baitan dago arrakasta izatea eta heziketak bideratzen du arrakasta hori".
Ezezaguna

Scroll to Top