943 21 22 44 | secretaria@colegioaleman.net

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)

Gure ikastetxea / Etapas / Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)

Gure ikasleen prestakuntza akademikoan eta pertsonalean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza funtsezkoa da.

Hori dela eta,ikasleek ingurune global eta kolaboratiboetan modu autonomoan ikasteko gaitasunak eskuratzea da helburu nagusia etapa honetan, jakinda, gerora, gaitasun horiek erabaki kritiko eta arduratsuak hartzeko ahalmena emango dietela.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gelen atarian partekatutako zonalde ireki handi bat dago,  hizkuntza-zentro moduko bat osatzen duena, hizkuntzekin lotura estua duten gaitasunetan eta trebetasunetan oinarritutako hiru azpi-zonalde dituena. Hauek dira gure ikastetxearen ezaugarri nagusiak:

Lesesaal edo irakurketa-aretoa: irakurketarekin lotutako jardueretarako sofadun gunea.

Solilab edo laborategi soziolinguistikoa: ikasleen eskura kontsultarako materiala duen lan-eremua.

Speaker’s corner: eztabaidarako eta deklamaziorako gunea.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, maila guzitetan ikasturteko azken egunetan, Proiektu eta Ikasketen Astea ospatzen da. Bertan, irakasleek, gainditu duten ikasleei, bikote pedagogikoetan, hainbat arlotako proiektuetan (artea, musika, zientzia, programazioa, …) parte hartzeko eskaintza luzatzen diete. Ikasleek zein proiektutan parte hartu nahi duten aukeratuko dute eta proiektu bakoitzean maila desberdinetako ikasleek nahastuta lan egingo dute. 

Gainera, aparteko probak prestatu behar dituzten ikasleei errefortzu-saioak, eta bakarka zein taldeka ikasteko aukera eskaintzen zaie.

HEDATZE proiektua

HEDATZE Eusko Jaurlaritzaren berrikuntza garatzeko proiektu bat da eta Bigarren Hezkuntzako eskola-ordutegiaren banaketarekin lotua dago. Ikasleek eskola-orduetatik kanpo beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzen jarrai dezaten lortu nahi da proiektu honekin. 

Errefortzu-eskolak eta tailerrak eskaintzen dira programa honen barruan, 16:35ak arte, betiere DBHko eskatzen duten ikasleei (dauden plazak bete arte).

GURE IKASTETXEA

Scroll to Top