943 21 22 44 | secretaria@colegioaleman.net

Lan-poltsa

Gure ikastetxea / Lan-poltsa

Gustatuko al litzaizuke Deutsche Schule San SebastiƁn ikastetxean lan egitea edo praktikak egitea?

Lan bila al zabiltza? Deutsche Schule San SebastiƔn-en?

Lan bila bazabiltza eta zure curriculum vitaea helarazi nahi badiguzu, cv@colegioaleman.net helbidearen bidez egin dezakezu. Jasotako dokumentazioa gure datu-basean gordeko da bi urtez.

Praktikak

Deutsche Schule San SebastiƔn ikastetxean praktikak egiteko aukera eskaintzen dugu.

  • Haur Hezkuntzako ikasleei, Magisteritzako ikasleei (LHrako) eta Hezkuntza Masterreko ikasleei (DBHrako eta Batxilergorako) zuzenduta daude. Baita praktikak sail psikopedagogikoan egin nahi dituzten unibertsitateko ikasleei ere.
  • Eskaerak eta esleipenak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren bidez egiten dira.

MarĆ­a Cascajo

DBHko praktiketako irakaslea

“Donostiako Deutsche Schulen praktikak egiteagatik benetako pribiliegiatua naizela uste dut”.

ā€œFisikan doktorea naiz, eta iazko urritik Irakasleen Prestakuntzako Masterra egiten ari naizā€¦ Donostiako Deutsche Schule-n praktikak egiteagatik benetako pribiliegiatua naizela uste dut. Ikastetxeko baldintzak ezin hobeak direla adierazi nahi nuke. Nire tutorea, Sara Arenal, asko inplikatu da izan dudan esperientzia osoa eta baliagarria izan dadin. Era berean, ikastetxeko zuzendaritza-taldeak, gainerako irakasleek eta ikastetxeko langileek egindako kudeaketa eta laguntza oso modu positiboan baloratu nahi nituzke. (…)

Bestalde, praktiketako irakasle gisa aritzeak irakasle ona izateko beharrezkoak diren hezkuntza-metodologietan aktiboki eta egunero parte hartzeko aukera eman dit. Masterrean ikasten ari naizen teoriak praktikan nola funtzionatzen duen ere ikusi dut; adibidez, gizarte-gaietan inplikatzeak eta gizarte-aniztasunarekiko arretak denontzako hezkuntza inklusiboa eta berdintasunezkoa eskaintzen dutela. Hori guztia irakasleek ikasleekin duten tratuan eta curriculum-egokitzapenetan argi ikusten da, baita banakako planetan eta esku-hartzeko protokoloetan ere.

Laburbilduz, esperientzia hori funtsezkoa izan da etorkizuneko nire irakasle eta hezitzaile gaitasuna garatzeko, eta hezkuntza-errealitateari buruzko lezio baliotsuak eman dizkitā€.

GURE IKASTETXEA

Scroll to Top