943 21 22 44 | secretaria@colegioaleman.net

MATRIKULAZIO-PROZESUA

2024/25 IKASTURTEA

ESKATU ZURE HITZORDUA “Familia berriak” menuko fitxaren bidez. 943 212244 telefonora deitu edo secretaria@colegioaleman.net helbidera idatzi.

Plaza eskaera: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH

Barne-eskaera

Gure ikastetxeko eskaeraren (barne-eskaera) entrega-epea: 2024-02-07

Bete hurrengo inprimakia eta Adobe Sign bidez bidaltzen da sarrera eskaera, familiak eskatuta; bete eta sinatu online egiten da.

Eskaera ofiziala.

Horrez gain, eskaera ofiziala Eusko Jaurlaritzaren ikasgunea.euskadi.eus webgunean, 2024ko otsailaren 7tik 23ra.

Gure ikastetxeko datuak: CPEIPS Deutsche Schule San Alberto Magno HLBHIP. “A” Eredua

Ondorengo dokumentazioa eskaneatuta bidali beharko duzue:

  • Familia-liburutik, ikasle izango denaren orriaren fotokopia, edo jaiotze-agiria.
  • Eskaera egiten duen pertsonari dagokion familia-liburuko fotokopia: aita, ama; edo ikaslearen legezko tutorea dela ziurtatzen duen agiria.
  • Eskabidea egin duenaren (ama, aita edo legezko tutorearen) nortasuna egiaztatzen duen NAN edo AIZ agiriaren fotokopia.
  • Familiaren helbidearen egiaztagiria, hau da, ikaslea eta bere aita, ama edo legezko tutorea bizi diren etxearena, udalak emanda eta gehienez 3 hilabete aurretik aterata.
  • EAEtik kanpo eskolatutako ikasleen kasuan, egindako ikasketen ziurtagiria, argi eta garbi adieraziz zer maila egiten ari diren une horretan.
  • Ikaslea harrera-familian badago, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala.
  • Familia banandua edo dibortziatua bada, Hezkuntza Sailak ezarritako berezko protokoloa bete izanaren agiria.
  • Muturreko prematuritate edo prematuritate handiagatik maila bajuago batean onartzeko eskabidearen kasuan, eskaera hori ziurtatzen duen txosten medikoa.
  • Hezkuntza-laguntzako berariazko premiei buruzko galdetegia, behar bezala beteta.
  • Aitortutako Hezkuntza Premia Bereziei buruzko diagnostikoa, halakorik izanez gero.
  • Baremazio puntuak eskuratzeko beharrezko agiri osagarriak.

EGUTEGI OFIZIALA

Agiriak eskatu eta online aurkeztea otsailaren 7tik 23ra
Eskatzaileen zerrenda argitaratzeamartxoaren 12an
Behin-behineko zerrendak argitaratzeamartxoaren 26an
Zerrendak erreklamatzeko, atzera egiteaapirilaren 10ra arte
Behin betiko zerrendak argitaratzeaapirilaren 26an
Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzeaapirilaren 29an
Behin betiko zerrenden kontrako gora jotzeko errekurtsoamaiatzaren 30ra arte

Baremación

Eusko Jaurlaritzaren irizpide orokorren araberako puntuak

EUSKO JAURLARITZAREN IRIZPIDE OROKORRAKPUNTUAKOHARRAK
Bizilekua Aukeran; puntuak ez dira pilatzen
Etxetik gertuen dagoen eskola7
Eragin-eremuan5
Mugako eremuan2
Herria1
EAE0,5
Amak, aitak edo legezko tutoreak eragin-eremuaren barruan egiten du lan2
Anai-arrebaren bat eskolan, edo atxikitako eskolaren batean6,5Aukeran; puntuak ez dira pilatzen
Legezko tutoreak eskolan egiten du lan5
Errenta, eta anai-arrebaren bat adin txikikoa izateaMax. 3Errenta edozein dela ere, eskatzailearen adin txikiko anai-arreba bakoitzeko, 0,25 puntu
Ezintasuna Aukeran; puntuak ez dira pilatzen
Ikasleak berak2
Senideren batek1
Familia  
Senide ugari Kategoria normalekoa1
Senide ugari Kategoria berezikoa1,5
Besteak  
Hartzea1
Guraso bakarreko familia1
Erditze anizkoitza1,5 max.
Genero-indarkeriaren biktima1
Terrorismoaren biktima1
Azken urtean behartutako mugikortasunagatik lekualdatzea0,5
Familiakoren bat kooperatibako bazkidea da0,5 

Ikastetxeko Eskola Kontseiluak ezarritako irizpideak:

IRIZPIDEAPUNTUAKOHARRAK
Alemana familiako hizkuntza1Aukeran; puntuak ez dira pilatzen
Donostiako DSeko edota beste eskola alemaneko Alumni-koa den aita edo ama1
Umetxo haur-eskola1
Aurreko urtean lekurik gabe geratu izana1
Eskolan odolkidetasunean 4. graduko familia kideak (lehengusu eta lehengusinak)1
Aldi baterako baja ondoren lanean hastea1

Bizilekuaren araberako puntuak:

Scroll to Top