MATRIKULAZIO-PROZESUA
2025/26 IKASTURTEA
ESKATU ZURE HITZORDUA “Familia berriak” menuko fitxaren bidez. 943 212244 telefonora deitu edo secretaria@colegioaleman.net helbidera idatzi.
Plaza eskaera: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH
Barne-eskaera
Gure ikastetxeko eskaeraren (barne-eskaera) entrega-epea: 2025-02-03
Bete hurrengo inprimakia eta Adobe Sign bidez bidaltzen da sarrera eskaera, familiak eskatuta; bete eta sinatu online egiten da.
Eskaera ofiziala.
Horrez gain, eskaera ofiziala Eusko Jaurlaritzaren ikasgunea.euskadi.eus webgunean, 2024ko otsailaren 3tik 14ra.
Gure ikastetxeko datuak: CPEIPS Deutsche Schule San Alberto Magno HLBHIP. “A” Eredua
Ondorengo dokumentazioa eskaneatuta bidali beharko duzue:
- Ikaslearen Erregistro Zibileko ziurtagiri indibidualaren fotokopia edo haren gurasoak edo tutoreak agertzen diren beste egiaztagiri ofizial baliokide bat. Erabilitako dokumentuak argazkia eta sinadura izan beharko ditu.
- Eskatzailea EAEn bizi bada, ofizioz egiaztatuko da erroldatze-bolantea, horretarako baimena ematen badu. Bestela, udalak emandako ohiko bizilekuaren errolda kolektiboaren ziurtagiria aurkeztu beharko du. EAEtik kanpo bizi direnek ere, aurreko paragrafoan aipatuko ohiko bizilekuaren errolda kolektiboaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
- Eskabidea egin duenaren (ama, aita edo legezko tutorearen) nortasuna egiaztatzen duen NAN edo AIZ agiriaren fotokopia.
- Familiaren helbidearen egiaztagiria, hau da, ikaslea eta bere aita, ama edo legezko tutorea bizi diren etxearena, udalak emanda eta gehienez 3 hilabete aurretik aterata.
- EAEtik kanpo eskolatutako ikasleen kasuan, egindako ikasketen ziurtagiria, argi eta garbi adieraziz zer maila egiten ari diren une horretan.
- Ikaslea harrera-familian badago, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala.
- Familia banandua edo dibortziatua bada, Hezkuntza Sailak ezarritako berezko protokoloa bete izanaren agiria.
- Muturreko prematuritate edo prematuritate handiagatik maila bajuago batean onartzeko eskabidearen kasuan, eskaera hori ziurtatzen duen txosten medikoa.
- Hezkuntza-laguntzako berariazko premiei buruzko galdetegia, behar bezala beteta.
- Aitortutako Hezkuntza Premia Bereziei buruzko diagnostikoa, halakorik izanez gero.
- Baremazio puntuak eskuratzeko beharrezko agiri osagarriak.
EGUTEGI OFIZIALA
Agiriak eskatu eta online aurkeztea | otsailaren 3tik 14ra |
Eskatzaileen zerrenda argitaratzea | martxoaren 5an |
Behin-behineko zerrendak argitaratzea | martxoaren 18an |
Zerrendak erreklamatzeko, atzera egitea | apirilaren 25ra arte |
Behin betiko zerrendak argitaratzea | apirilaren 15an |
Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea | apirilaren 25an |
Behin betiko zerrenden kontrako gora jotzeko errekurtsoa | maiatzaren 26ra arte |
Baremación
Eusko Jaurlaritzaren irizpide orokorren araberako puntuak
EUSKO JAURLARITZAREN IRIZPIDE OROKORRAK | PUNTUAK | OHARRAK |
Bizilekua | Aukeran; puntuak ez dira pilatzen | |
Etxetik gertuen dagoen eskola | 7 | |
Eragin-eremuan | 5 | |
Mugako eremuan | 2 | |
Herria | 1 | |
EAE | 0,5 | |
Amak, aitak edo legezko tutoreak eragin-eremuaren barruan egiten du lan | 2 | |
Anai-arrebaren bat eskolan, edo atxikitako eskolaren batean | 6,5 | Aukeran; puntuak ez dira pilatzen |
Legezko tutoreak eskolan egiten du lan | 5 | |
Errenta, eta anai-arrebaren bat adin txikikoa izatea | Max. 3 | Errenta edozein dela ere, eskatzailearen adin txikiko anai-arreba bakoitzeko, 0,25 puntu |
Ezintasuna | Aukeran; puntuak ez dira pilatzen | |
Ikasleak berak | 2 | |
Senideren batek | 1 | |
Familia | ||
Senide ugari Kategoria normalekoa | 1 | |
Senide ugari Kategoria berezikoa | 1,5 | |
Besteak | ||
Hartzea | 1 | |
Guraso bakarreko familia | 1 | |
Erditze anizkoitza | 1,5 max. | |
Genero-indarkeriaren biktima | 1 | |
Terrorismoaren biktima | 1 | |
Azken urtean behartutako mugikortasunagatik lekualdatzea | 0,5 | |
Familiakoren bat kooperatibako bazkidea da | 0,5 |
Ikastetxeko Eskola Kontseiluak ezarritako irizpideak:
IRIZPIDEA | PUNTUAK | OHARRAK |
Alemana familiako hizkuntza | 1 | Aukeran; puntuak ez dira pilatzen |
Donostiako DSeko edota beste eskola alemaneko Alumni-koa den aita edo ama | 1 | |
Tilin Talan haur-eskola | 1 | |
Aurreko urtean lekurik gabe geratu izana | 1 | |
Eskolan odolkidetasunean 4. graduko familia kideak (lehengusu eta lehengusinak) | 1 | |
Aldi baterako baja ondoren lanean hastea | 1 |
Bizilekuaren araberako puntuak:
